Saltillo belaontziak gaur hasiko du urteroko itsasaldia euskal kostaldetik
Gaur Santurtzitik Lekeitiora joango da
BILBO. Saltillo belaontziak, Euskal Herriko Unibertsitatekoa, gaur hasiko du urteroko itsasaldia euskal kostaldetik. Gaur, osteguna, Santurtzitik Lekeitiora joango da, non bidaiaren lehenengo egonaldia egingo du.
Ostiralean, hilak 16, Lekeitiotik irtengo da Donibane Lohitzunerako bidean. Asteburuaren ostean, hilaren 19an, astelehenean, Donibane Lohitzunetik Mutrikura abiatuko da eta lehen multzoko azken itsasaldia 20an, asteartean, izango da Mutriku eta Santurtzi artean.
Bigarren multzoa, berriz, abuztuaren 29tik irailaren 3ra bitartean izango da. Lehenengo egunean Santurtzitik Bermeora joango da, eta hilaren 30ean Bermeotik Hondarribira. Azken biak, irailaren 2an eta 3an Hondarribitik Getariara eta Getariatik Santurtzira joango da.
Eskal Herriko Unibertsitateko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko ikasleek nabigazio praktikak egingo dituzte, Mikel Lejarza kapitain dutela. Horrez gain, bela mundua gizarteari hurbiltzea eta antzinako belaontzi hau ezagutzera ematea ere badira itsas ibilaldi honen helburuak. Horretarako, bidaian zehar, Saltillok bere ateak irekiko ditu nahi duten guztiek ontzia bisitatu dezaten.
Saltillo 1932an eraiki zen eta, bi urte beranduago, Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak erosi zuen. 1946tik 1963a arte Galindezek errege familiari utzi zion belaontzia. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi makineria Goi Eskola Teknikoari itsasontziaren dohaintza egin zion, eta 1998az geroztik Eskal Herriko Unibertsitateko ontzi eskola bezala erabiltzen da.
Más en Sociedad
-
Piratean la cuenta de X de Elmo de 'Barrio Sésamo' para publicar mensajes antisemitas
-
Detenido en Rentería el tercer implicado en la agresión a un hombre en Torre Pacheco
-
El movimiento feminista reclama más políticas preventivas en Sanfermines
-
Un estudio de la Clínica Universidad de Navarra habla de que la fragilidad de los mayores antes de una cirugía depende más del estado físico y mental que de las enfermedades crónicas