Donostiako udalak LED lanparak jarriko ditu hiriko lau tokitan
Tokiak honako hauek dira: Mandasko Dukearen pasealekuko argiak, Lugaritz pasealekukoak, Bidebieta auzokoak eta Igara aldekoak
Donostiako udalak LED lanparak jarriko ditu hiriko lau tokitan. Tokiak honako hauek dira: Mandasko Dukearen pasealekuko argiak, Lugaritz pasealekukoak, Bidebieta auzokoak eta Igara aldekoak.Aurrekontua 149.576,99 eurokoa da.
Gune Publikoko eta Hiri Proiektuetako zinegotzi Marisol Garmendiak zehaztu duenez, “Udalak Mandasko Dukearen pasealekuko argiak, Lugaritz pasealekukoak, Bidebieta auzokoak eta Igara aldekoak berrituko ditu. Esku-hartze horren aurrekontua 149.576,99 eurokoa da.”
“Dirulaguntza bat eskatu behar diogu Energiaren Euskal Erakundeari, energia-eraginkortasuna sustatzeko duen programaren barruan. Gutxi gorabehera, 31.000 euroko laguntza behar genuke”, adierazi du Garmendiak. “Gure asmoa da hiriko argiak pixkanaka egokitzea modalitate berrietara, argi-mota berriok jasangarriagoak direlako, CO2 gutxiago isurtzen dutelako, energia aurrezten laguntzen dutelako eta, hortaz, argindarraren faktura txikiagoa izaten delako”.
Mandasko Dukearen pasealekuan, lanek hiru hilabete iraungo dute eta aurrekontua 42.130 eurokoa da; 75 farola aldatuko dira eta eginkizun hori Loyola Norte SA enpresaren eskuetan utzi da. Enpresa horrek berak aldatuko ditu argiak Bidebietan ere; guztira, 68 farola, 33.011 euroren truke eta hiru hilabeteko epean.
Bestalde, SICE (Sociedad Ibérica de Construcciones Eléctricas) enpresak Lugaritz pasealekuko 58 farola aldatuko ditu, 28.156 euroren truke. Igara aldean, berriz, 96 farola aldatuko dira, 46.278 euroren truke. Bi lan horiek hiru hilabetean egin behar dira.
Marisol Garmendiak azpimarratu duenez, “esku-hartze horrekin, orduko 66 megawatt aurreztuko ditugu, eta Udalak 36.442 euro gutxiago ordaindu beharko ditu argindarraren fakturagatik. Gainera, urtean 173 tona CO2 gutxiago isuriko dira, eta, horrela, Udalak ere jarriko du bere harri koskorra klima-aldaketaren aurkako borrokan”.
Argiaren gastua argindarraren fakturaren gorabeheren arabera aldatzen bada ere, Udalak 1.936.000 euro ezartzen ditu urtean aurrekontuetan gastu horretarako.
Más en Sociedad
-
1.050 denuncias ciudadanas registradas desde que comenzaron las fiestas de San Fermín
-
“Es muy poco probable que volvamos a escenarios similares a los del inicio de la pandemia”
-
‘Frankestein’, la nueva variante de la covid-19 que no provoca excesivo miedo
-
Salvamento Marítimo escolta a puerto un cayuco localizado a 4 millas de El Hierro