kasketa prozesuan motibazioa garrantzitsua dela jakina da. Ikastolan ondo dakigu hori, baina badaezpada ikasleek etengabe gogoratzen digute. Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleek herria ezagutu nahi izan zuten, baina ez zen aski liburuetan ikustearekin edo haien galderak erantzutearekin, beraiek herria zer zen ezagutu nahi zuten. Eta horregatik proiektua jarri genuen martxan.

Lehenengo urratsa zer genekien jakitea izan zen. Eta horrela hasi ziren herri ezberdinen izenak ateratzen: Erriberri, Tafalla, Artaxoa... Gero, herrian zeuden gauzak izendatzen hasi ziren eta zerrenda luze bat osatu genuen: kulturgunea, udaletxea, azoka, parkea, pilotalekua, banketxea, denda ezberdinak, etxeak...

Eta hasi ziren zalantzak sortzen: etxe guztiak ez ziren berdinak, batzuek bizilagunak zituzten, beste batzuek ez, batzuk lorategia zuten, beste ba-tzuek terraza... eta erabaki genuen herria ikusi behar genuela.

Ikastolatik atera eta herrian zehar eraikin ezberdinak ikusi genituen; batzuk adreiluzkoak, beste batzuk harrizkoak, batzuk etxeak, beste batzuk pisuak... Ziur ez duzuela jakingo baina inguruan dugun eraikinik altuenak pirata bandera bat dauka! Tafallan zehar egindako txangoan, zalantza batzuk argitu eta beste asko etorri zitzaizkigun burura.

Erabaki genuen herri bat eraikiko genuela denen artean, horretarako bikoteka jarri eta bikote bakoitzak zer egingo zuen erabaki zuen. Ondoren, errepideak jarri genizkion gure herriari. Errepide edo biderik gabe ezin baikinen joan leku batetik bestera.

Oso pozik zeuden denak egindako lanarekin, esfortzuak merezi izan zuen emaitza polita lortu baikenuen. Gure herri txikiak bazuen kulturgunea, banketxea, liburutegia, osasun etxea, udaletxea, parkea eta pilotalekua, kiroldegia, eliza, arropa denda, jostailu denda, azoka , etxeak eta, noski, ikastola ere bai.

Ostiralean herria amaiturik zegoen eta emaitzarekin pozik bazeuden ere, ez zuten espero astelehenean gertatuko zena. Astelehenan 6 bee bot agertu ziren gelan eta gure herriko errepideetan laukitxoak ere agertu ziren! Aste betez geratu ziren bee botak gelan. Benetan gozatu genuen! Bagenekien nola mugitzen ziren robotak baina aukera paregabea izan zen beraiekin jolastu, esperimentatu eta ikasteko.

Proiektuari amaiera borobila emateko aukera ikusi genuen orrialde hau idazteko aukera eman zigutenean. Egindakoa azaltzeko egunkarian ateratzea, interesgarria baita; alde batetik, halako proiektuen nondik norakoak ikusteko, eta bestetik, protagonisten iritziak jakiteko ere. Gainera tabletean idaztea ere asko gustatu zi-tzaien!

Bee botak HH-n erabiltzearen helburua, pentsamendu konputazionala lantzen hastea da, lehenengo urrats batzuk ematea. Bizi garen gizartean garrantzitsua da programazioa eta horretan poliki poliki trebatzea izan behar du hezkuntzaren helburuetako bat. Robotak sar-tzeak beti haurren motibazioan erangingo du eta hori ere oso garrantzi-tsua da edozer ikasterako orduan. Gainera bee botak ez dira erraz apurtzen eta ikasleek erabiltzen ahal dituzte lasai asko, haien frogak egin eta erroreak eginez ikasteko. Pentsamendu konputazionalaz gain beste hainbat helburu landu daitezke bee botekin, hala nola, hizkuntza, espazioaren antolaketa, elkarrekintza, kooperazioa... Milaka dira landu daitezkeen gauzak, alor anitzetakoak ingurunean, matematikan, hizkuntzan... Hezitzaile bezala, haien garapenean aurrera egiteko behar dutena lortzen lagun-tzea edo horretarako testuinguruak sortzea da gure lana.