- Sanduzelai eskolako metodologiak aurrera eramateko ezinbestekoa iruditu zaigu espazio berrien antolaketa. Espazio hauek gelan landutako edukiak aplikatzeko gune pedagogikoak dira.

Gune hau sortzeko gurasoak bete betean inplikatu dira baita atezainak ere. Beraien lagun-tzarik gabe ezingo genuke espazio hau sortu. Ikasleek espazio berri honetan asko gozatzen dute. Astero bigarren mailako ikasleak Nafarroako antzerki eskolako begiralearekin saio bat izaten dute dramatizazioa lantzeko. Honetaz gain, beste momentu batzutan ere erabiltzen da: txokoak egiterakoan, bertsolari-tzako emanaldiak, ikasleek sortutako antzezpenak, ipuin kontalarien emanaldiak, familiek eskainitako ekintza desberdinak...

Aspaldian bueltaka genbiltzan espazio honen inguruan hausnarketa bat egiten. Garai batean, laborategi moduan goi ziklotan erabilera izan zuen. Bertako azpiegiturak probestuz, materiala berrerabiliz eta berria erosiz, txoko hau hornitu dugu. Aurten maila desberdinetako ikasleek Zientzia proiektua aukeratu dute eta espazio berri honetan lan egiteko aukera izan dute.

Azken bi urteotan, izurritea dela eta, txoko hau itxita izan dugu. Aurten berriro martxan jarri dugu bertan matematika gaitasuna lantzeko. Bigarren zikloko ikasleek egunerokotasunean oinarritutako problemei aurre egiten diete, kutxazainak buru kalkulua lantzen duen bitartean. Aurrera begira txoko hau beste zikloetara egokitzeko asmoa dugu.

Irakasle batek etxeko sofa aldatu behar zuela eta, gure eskolan aprobetxatu zitekeela pentsatu zen. Gela batean kokatu, ikasleei gela hau aurkeztu eta erabilera zein izan zitekeen pentsa-tzeko esan genien. Bertan asanbladak egiten hasi gara: patioko arauak antolatu, patioa nola eraldatu... Hurrengo urteei begira, gela honen kudeaketa ikasleen esku uztea erabaki dugu.

Sanduzelaiko ikasleak irratiko esatari bihurtzen zaizkigu astero. Gelan landutako gai, berri, elkarrizketa, irrati nobela, proiektuan ikasitakoa... prestatzen dute eta eskolako irratian grabaketa egiten dugu. Gure web orrialdean entzungai dituzue azken irratsaioak. l