koArt egitasmoaren VIII. edizioa ospatuko dugu aurten. 2010ean sortu zen Artea Oinez, erakusketa ikasgeletara hurbiltzeko asmoz. Aurten ere bietaz gozatzeko aukera izanen dugu: Artea Oinez, ekainaren 10etik 30era; eta Ekoart, maiatzaren 30etik 12ra. O-raingoan bi ospakizun garrantzitsu ditugu esku artean: 50+2 urteurrena eta Nafarroa Oinez 22.

Aukera paregabea iruditu zaigu gure Ikastolako hainbat momentu eta ekintza plazaratzeko; ezagutzen ez dituenarentzat, informazio gisa eta bertako partaide izan denarentzat, oroitzapen kuttun moduan. 50+2 urteko esperientzia ondoren, ez da erraza izan bizi izan dugun guztien artean aukeraketa egitea, hamaika momentu ditugulako bihotzean. Hauek dira aukeratuak izan direnak: barraka, Nafarroa Oinez, Oinez Basoa, eskola jasangarria, inauteriak eta euskal kultura. DBHko gazteek irudiak sortu eta 3 urtetik 16 urte bitarteko ikasle guztiek parte hartu dute egitasmo polit eta artistiko honetan, birziklatutako materialekin 1,60x2,40 metroko 6 hormairudi sortuz.

Ikastolek beren hastapenetan hamaika modu asmatu behar izan zituzten diru iturria lortzeko. Gure ikastola ez zen atzean gelditu eta 1976an, herriaren erdian, barraka jar-tzeari ekin zion. Geroztik, Tafallako abuztuko festen egitarauan, jadanik ezinbestekoa da. Barraka ez da bakarrik diru-bide; euskal giroari egin dio lekua Tafallako bizikidetasunean eta horrela hartzen du gaur egun herri osoak.

Hala ere, 1982. urtean, norbaitzuen ikusi ezinaz, erre egin zuten. Hau ez zen aski izan antolatzaileen kemena erretzeko eta herria eta inguruaren laguntzarekin, hurrengo festetarako barraka berria egin zuen ikastolak, barraka ederra eta dotorea.

OINEZ BASOA2011n, NIEk eta Tafallako Udalak, gure ikastolak aurkeztutako Oinez Basoa proiektuan oinarritutako elkarlanerako hitzarmen bat sinatu zuten. Oinez Basoa 8’3 hektarea dituen El Raso izeneko lursail batean landatu zen, guztira 6.700 zuhaitz: arteak eta ametzak, Nafarroako erdialdeko baso eremuko espezieak biak.

NUPeko ingeniari agronomoen eskolako Lurzoruaren kudeaketa eta erabilera iraunkorraren taldearekin, Oinez basoaren ingurugiro onurak eta basoak egindako karbono bahiketa ebaluatzeko ikerkuntza proiektu bat abiarazi zen. Bai zoruan, bai aire biomasan, urteetan zehar karbono kantitate zehatzak kentzen dituzte, modu honetan, Nafarroa Oinezek eragindako CO2 aztarna konpentsatuz.

Proiektu honen helburu nagusia gure hezkuntza jardunari koherentzia ematea da, bai ingurunearen ikuspuntutik, bai gure hezkuntza komunitatearen parte hartzearen aldetik. Beraz, ikastolako eta bere inguru hurbileko ingurugiroaren egoera hobetzen saiatu gara, bien elkarlanari aukera emanez.?Aldi berean, ingurugiro heziketa gure kurrikulumean modu egokian uztar-tzea izan da gure xedea. Ikastola bera aztertuz, gure ikasleek dauden arazoak aztertu eta baloratu ondoren, konponbideak proposatu eta martxan jartzea bilatu dugu.

Ikastolako ekintzarik garrantzitsuenen artean, inauteriak ditugu. Honela, urtean behin Tafallako kaleak kolore eta alaitasunez bete-tzen ditugu. Nafarroan adierazgarrienetarikoak diren bost inauteri hauek antzezten ditugu: Bera, Lesaka, Lantz, Goizueta eta Altsasu.

Urtero mozorroz aldatzen den arren, egitaraua ez da gehiegi aldatzen. Goizean mozorroturik ikastolan agertzen gara, opil eta txokolatezko hamaiketakoa egin ostean, kalejirarekin hasten gara urte horri dagokion inauteri dantza eginez. Jarraian, Nafarroako plazaraino kalejiran joaten gara, bertan dantza egin ondoren, Ikastolara itzultzen gara. Ikastolaren aurrean “Lagunero”, gure pertsonaia madarikatua, erretzen dugu.

Euskal kulturan esanguratsuak diren pertsonaia ba-tzuk gurean ditugu; Olentzero, gabonetan opariz beteta hurbiltzen zaigun ikazkina; Argitxo iratxoa, menditik euskara sustatzera etortzen dena; Lagunero, inauterietan erretzen dugun pertsonaia, etab.

Baita kaleak musikaz eta alaitasunez betetzen dituzten Konpartsa, dantzariak eta musikariak ere.

1986an ospatu zen lehenengoa, Oinez edo Hegaz beti euskaraz lelopean. 1997An Lan ta lan auzolan izan zen aukeratutako mezua. 2011n, Hamaika 11n. Aurten, 2022an Erdian Erein, lelopean, Erdialdeko jendearen arteko topaketa bideratzeko aukera paregabea izango da.

Berrogeita hamar urteko historia bete dugu, eta harro gaude; baina apalak ere bagara, jakin badakigulako oraindik asko dugula egiteko. Ikastetxe ireki, integratzaile eta berritzaile hau ereiten eta lantzen jarraitu behar dugu, ikasle euskaldunak, arduratsuak, kritikoak, autonomoak, gizartearekin konprometituak eta etorkizuna jorratzeko tresnak izango dituztenak lortzeko.l