Alaitz eskola-museoa
IRULEGIKO ESKUAREN ILUSIOAK BULTZATUTA, GURE IRAGANA, ORAINA ETA ETORKIZUNA BILTZEN DUEN MUSEOA EGIN DUGU
Irulegiko eskuaren berri jakin genuenean eskolako bazter eta txoko guztietan piztu zen jakinmina. Euskararen erroak ezagutzeko grina, geure arbasoekiko harrotasuna, geure herritik horren gertu aurkitutako altxorraren garrantzia…Ikasle ia guztiek zeukaten galderaren bat eta erantzun horien bila hasi ginen, klase bakoitzean eta baita ikastetxe mailan.
Esku baten faltan, hiru. Eskolako atarian hiru esku erraldoi marraztu ditugu, horma-irudi handi bat osatu dugu ongi etorri modura, baskoiek egiten zuten antzera. Lehenbizikoa Irulegiko eskuaren erreplika zehatza da. Bere ondoan sareetan aurki zabaldu zen Irulegiko eskuaren collage artistikoa egin dugu. Hirugarren eskua berriz, geurea da; ikasle eta irakasle guztien hatz aztarnekin osatutakoa. Elkarren eskutik eta elkarren artean eraikitzen delako Alaitz eskola, eskutik eskura.
Baina jakinmina ez zen horrekin asebete. Aitor Pescador historialari eta arkeologoa, Alaitzeko guraso ohia, etorri zitzaigun Irulegiko eskuaren inguruko xehetasun guztiak ematera, bertako Aztarnategian eta Arantzadirekin elkarlanean, parte hartze zuzena izan duelako. Ikasleen harridura aurpegiek une majiko bihurtu zuten hitzaldi-tailer hura, Irulegiko eskua nola aurkitu zuten, ze garrantzia zuen eta aurkikuntzaren unean sortu zen emozioa azaldu zigunean.
Horregatik, Irulegiko eskuaren olatuak bultzatuta, eskolan museo bat egitea erabaki zuten seigarren mailako ikasleek. Alaitzeko museo garaikidea. Bisitan etortzen bazarete, XX. Mende hasieratik gaur egun arteko tresna, objektu eta harribitxiak aurkituko dituzue bertan. Oheak berotzeko erabiltzen ziren su-ontziak eta haien ondoan egungo mugikorrak. Ikatzez berotzen ziren iraganeko lixagailuak eta lehenengo bideo jokuak, idazteko makina zaharrak, nekazaritzarako lanabes tresna ezberdinak….Gure museoan ere seigarren mailako ikasleek eginiko bideoa ikusi ahalko duzue pantaila handian, Historiako garai ezberdinen berri ematen diguna: Historiaurrea, Erromatarren garaia, Erdi Aroa, Frantziako iraultza, 1936-ko Gerra Zibila. Gurasoek, irakasleek eta garbitzaileek ere ekarri dituzte euren “altxorrak”… Alaitz eskola kooperatiboa izanik, guztiontzako Museoa bilakatu da. Orain, eskolaz gainera Museo Garaikidea ere bada Alaitz Ikastetxe Publikoa. Ikasteko, ongi pasatzeko eta herria eraikitzeko gunea.
Más en Sociedad
-
El Papa confirma que eligió su nombre por León XIII y su 'Rerum novarum'
-
Salud realiza una encuesta online para evaluar el Plan de Salud Mental de Navarra 2019-2023
-
El Archivo de Navarra publica online 2.000 fotografías de acceso libre
-
Los 'SEAT históricos del Cuponazo' de la ONCE reparten 120.000 euros en Legasa