Nafarroako Alpinismo taldean bi urtez egon ondoren, gaur egun Amaia eta Uxue Emakumezko Alpinismo Selekzio Nazionalaren parte dira. Hiru urtez munduan zehar bidaiatuko dute mendi eta pareta berriak ezagutuz. Haien hitzetan alpinismoa ez da kirol konpetitibo bat, arte bat baizik. Arrokan eskalatzea, izotzezko jausietan murgiltzea, ertzetan zehar mugitzea, hainbat modutako elurra eskiatzen jakitea... Alpinismoa haientzat bizimodu bat da. Eta orain, Bideak Ireki proiektuari esker, gizarteari hurbildu nahi diote emakume alpinistaren papera.

Nola sortu zitzaizuen mendiarekiko zaletasuna?

Amaia– Nire kasuan, amak txiki-txikitatik eraman gintuen mendira. Mendi asko etortzen zaizkit gogora, baina Ordesan egon nintzen lehenengo aldia niretzako oso esanguratsua izan zen. Tozal del Mallo mendia igo genuen 10 urte nituela eta guztiz liluratuta gelditu nintzen. Bere pareta bertikalak, bailaran gora gindoazen heinean paisaiaren aldaketak, ihin-tzaz estalitako landaredia, mendi garaien aire garbia arnastea... Eta egindako esfortzu guztiaren ondoren, gailurraren saria. Ordutik mendiari guztiz lotuta gelditu nintzen.

Uxue– Ni ere txikitan hasi nintzen eskolako mendi taldean. Gero ipar eskian leihatzen hasi nintzen, eta bertan konturatu nintzen pistetatik kanpo benetako mendiak zeudela, neguan ere mendira joan nintekeela. Geroztik, mendiko eskia praktikatzen hasi nintzen. Eskalatzen ere hasi nin-tzen lagun batekin, eta horrela, Nafarroako Alpinismo taldean sartu nin-tzen.

Erizaina eta suhiltzailea zarete lanbidez. Kirol honetaz bizitzea ezinezkoa da selekzioan egonda ere? Nola uztartzen dituzue bi bideak?

A– Zoritxarrez alpinismoaz soilik bizitzea oso pertsona gutxiren esku dago gaur egun. Baina hain kirol zorrotza izanik, oso zaila egiten zaigu askotan gure lanbideekin uztar-tzea. Nik maite dut erizaintza, baina selekzioan hartu nindutenean biak aurrera eramatea ia ezinezkoa izango zela konturatu nintzen. Estresa, denbora falta, nekea… elkartu zi-tzaizkidan. Nire osasuna zen nire azkeneko kezka eta horrek ondorio serioak ekar ditzake. Orain denboraldi batez erizaintza alde batera uztea erabaki dut. Bizitza osoa daukat lanean aritzeko eta selekzioa hiru urte besterik ez dira.

U– Alpinismoak ez du dirurik ematen, ez da oso mediatikoa eta konpetizio gabeko kirol bat denez, ez zaio garrantzia askorik ematen. Nik esango nuke guretzat ia bizimodu bat dela eta oso esklabua dela, baina hainbeste betetzen gaitu gure esku dagoen guztia egiten dugula mendira joateko. Ni orain hasi naiz suhiltzaile moduan lanean eta gure ordutegia dela eta nahiko ongi moldatzen naiz taldearekin ateraldietara joateko. Hala ere, batzuetan ez da erraza uztartzea bizi-tzaren beste arlo batzuekin: lana, familia, lagunak...

Zer da Bideak Ireki proiektua?

A– Munduan zehar eskaladako bide berriak irekitzean datza. Ez da ohikoa emakumeez osatutako talde batek eskalada bidaiak aurrera eramatea, eta are gutxiago bideak zabaltzera joatea. Modu honetan, gizartean emakume alpinistaren papera azaleratzea eta ume zein gazteentzat erreferenteak sortu nahi ditugu. Horretarako, eskoletan zein institutuetan hainbat hitzaldi ematen ari gara. Beste erakunde batzuetara zabaltzea ere gustatuko litzaiguke gure berri izan dezaten, hori dela eta gurekin harremanetan jartzeko kontaktua honako hau da: amaiasegurola@gmail.com.

U– Lehenengo bidaia Arabiara egin dugu, izugarrizko esperientzia izan da. Hango jendeari arraroa egiten zi-tzaien emakume talde bat bertara joatea paretetatik zintzilikatzera. Ez dira bide asko ireki Arabian eta are gutxiago emakumeek irekitakoak. Paretetan bide berriak irekitzeaz gain, Arabian ere hurrengo eskalatzaileei ere bidea irekitzen saiatu gara. Erreferenteak izatea espero dugu hango eta hemengo emakumeentzat.

Egia da gizon eta emakumeen artean alde handia dagoela kirol honetan?

A– Ezin da ukatu biologikoki gizonak eta emakumeak oso desberdinak garela. Gizonak kiroletan abantaila bat dela. Baina emakumeok alpinismoan oso onuragarriak diren ezaugarriak ditugu eta uste dut ez zaiela ematen duten balioa. “Indar gutxirekin” eskalatzeak teknikoagoak egiten gaitu, elastikotasun handiagoa dugu eta uste dut mentalki ere abilezia desberdinak ditugula gizonekin konparatuz. Desberdintasun horiek niretzat oso aberasgarriak dira. Uste dut alpinismo talde batean gizonak zein emakumeak egotea oso onuragarria dela.

U– Ezberdintasun handiena neska eta mutilen kopuruan ikusten dut. Egia da alpinista famatu gehienak eta aktibitate gogorrenak egin dituzten gehienak gizonezkoak direla, baina gutxinaka badoaz ere emakumeen izenak agertzen. Gero eta emakume gehiago hasi gara alpinismoa praktikatzen eta denborarekin ez dira hainbesteko ezberdintasunak egongo. Biologikoki, Amaiak dioen bezala, ezberdinak gara eta orokorrean gizonak indar-tsuagoak dira, askotan altuagoak… baina oso emakume indartsuak ere badaude eta ez dira hainbeste ezagu-tzen, gertatzen dena da gizonezkoekin konparatzen gaituztela gehienetan. Pertsonalki desberdintasun handiena hotzaren tolerantzian nabaritu dut, ez dut orokortu nahi, baina uste dut emakume askok okerrago toleratzen dugula hotza.

Zein da eskaladari lotutako oroitzapen onena eta txarrena?

A– Momenturik gogorrena argi daukat. Lagun bat galtzeak uzten dizun hutsunea izugarria da. Guztiok dakigu heriotza mendiaren (eta bizi-tzaren) parte dela, baina gertukoekin gertatzen zaizunean… oso zaila da asimilatzea. Oroimenik hoberena... uf, zaila da aukeratzea. Gailur, pareta eta bide asko datorkit burura, baina batez ere besarkadekin geldituko nintzateke. Bide zail baten ondoren zure soka-lagunarekin partekaturiko besarkada horrek ematen dio zentzua egiten dugunari.

Zer ematen dizue kirol honek?

A– Askatasuna eta osotasuna. Mendian biluzik sentitzen naiz, katerik gabe, loturarik gabe. Bertan naiz ni, oso-osorik.

U– Ezin da hobeto azadu mendiak ematen diguna. Naturaren edertasunean gehien gustatzen zaizkizun aktibitateak praktikatzea, eta gainera maite duzun jendearekin. Ez duguezer gehiago behar.