Síguenos en redes sociales:

Mundaka Festival jaialdiak Urdaibai "ezagutzeko eta dastatzeko" esperientziak eskainiko ditu

Mundaka Festival jaialdiak Urdaibai "ezagutzeko eta dastatzeko" esperientziak eskainiko ditu

BILBO. Mundaka Festival jaialdiak "esperientzia pack" ugari eskainiko ditu bigarren edizioan, Amaia Bidaiak agentziarekin elkarlanean, Urdaibai eskualdea osorik "ezagutu eta dastatu ahal izateko".

Jaialdia uztailaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da udalerri bizkaitarreko Santa Katalina penintsulan, The Waterboys, Danko Jones, Berri Txarrak, Nik West, Capsula eta The Sheepdogs moduko taldeekin, besteak beste.

Modu honetan, pasa den astean Eneko Atxa sukaldariarekin eta 'Azurmendi' jatetxearekin gastronomia arloko elkarlana aurkeztu ondoren, oraingoan, Urdaibai ezagutzeko "esperientzia" proposatu du Mundaka Festival jaialdiak, "lurretik, itsasotik edota airetik".

"Beti sinestu dugu gure identitatea, gure bizitzeko era eta gure ingurunea dela bisitaria erakartzeko onena. Urdaibaiko Biosferaren Erreserban bizitzea eta zabaltzea da gure motibaziorik handiena, Mundaka Festival sortu zuen motibazioa", azaldu dute antolatzaileek.

Horregaitik, bigarren edizio honetarako, eta Amaia Bidaiak agentziarekin elkarlanean, "esperientzia pack" ugari proposatu ditu, Urdaibai "bere osotasunean ezagutu eta dastatu ahal izateko". Helburua da Urdaibaiko ekonomia zabaltzen laguntzea, "munduan gutxien kutsatzen duen industriaren bidez, kulturaren bidez". "Gure ekosistema elkarbanatzen duen pertsona eta euskarriengan errespetu osoan sinesten dugu", gaineratu dute.