Gurutze Gorriak laguntza eskatu du 2.200 jostailu biltzeko
Bilketa asteburu honetan egingo dute Gipuzkoako hainbat herritan zaurgarritasun egoeran dauden 1.400 haurrentzat
donostia - Gipuzkoako Gurutze Gorriak deialdia luzatu zien atzo herritarrei, Eguberri hauetan, zaurgarritasun egoeran dauden 1.400 haurrei 4.000 jostailu entregatzeko erronka solidarioa lortzeko behar dituzten 2.200 jostailu berriak biltzeko.
Laguntasunerako erakundeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, bilketa asteburu honetan burutuko da Gurutze Gorriak Debagoiena, Goierri, Deba, Donostia, Eibar, Hondarribia, Irun, Errenteria, Tolosa eta Zarauzko eskualdeetan dituen tokiko egoitzetan.
Jostailu “berriak, ez belikoak eta ez sexistak” jasoko dituztela adierazi zuten antolatzaileek, eta aukeran, jostailu “hezitzaile, musikal edota kirolekoen” alde egitea iradoki zuten.
Iaz, Gurutze Gorriko boluntarioek 4.000 jostailu berri banatu zituzten, seme-alabei Gabonetako opariak erosteko aukerarik ez duten 1.400 adingaberen familien artean.
eskubideak jokoan Ekimenarekin bat eginez, Delteco Gipuzkoa Basket taldeak ere, bihar Liberbank Oviedo Baloncestoren aurka jokatuko duen partidara jostailu bat eramateko deia egin die zaleei, eta, trukean, sarrera bat emango zaie urtarrilaren 10ean Caceres taldearen aurka jokatuko den partidarako.
Beraien eskubideak jokoan kanpainarekin bat egiteko beste modurik ere bada, gainera: 900 104 971 telefonora deituta zuzenean dirua eman daiteke, eta baita 38088 zenbakira “JOSTAILU” hitzarekin SMSak bidalita ere.regni cupiditate inductus coniurationem nobilitatis fecit etexirent: perfacile esse, cum virtute omnibus praestarent, totius Galliae imperio. - M. Tolosa
Más en Actualidad
-
La colisión entre una furgoneta y una cosechadora en Cintruénigo deja dos heridos leves
-
Israel bombardea masivamente la capital gazatí: el ministro de Defensa presume de que "Gaza arde"
-
Trump anuncia el ataque a un segundo barco salido de las costas venezolanas al que acusa de narcotráfico
-
Condenada una conductora que golpeó a un motorista en una glorieta de Pamplona