Síguenos en redes sociales:

Zure seme-alabekin euskara bizi nahi duzu?

Zuretzat bereziki pentsatutako baliabideekin seme-alaben euskarazko ikaskuntza prozesuan lagundu dezakezu

Zure seme-alabekin euskara bizi nahi duzu?Era Nafarroa

Gero eta gehiago dira etxean eta etxetik kanpo giro euskalduna bermatu nahi duten familiak: pantailetan, aisialdian, lagun artean, kalean… ERA Nafarroak horretarako laguntza eskaintzen du: euskaraz ahalik eta gehien bizitzeko baliabideak jartzen ditu familien eskura.

 Euskara hizkuntza bat baino gehiago da: besarkada bat, begirada bat, partekatzen den istorio bat… Horregatik, ERA Nafarroak hainbat baliabide bildu ditu, haurren ikaskuntza-prozesuan parte-hartzeko eta esperientziaz gozatzeko.

Bidaia partekatua, abentura bikaina

Helduak eredu izan ohi dira, haurrek haien portaeren, izaeraren eta balioen zati handi bat bereganatzen baitute. Hizkuntzak eta horiekiko jarrerak ere ikasten dira. Horregatik, garrantzitsua da gurasoek euskara erabiltzea, jokaera koherentea mantentzea, eta euskalkia baldin badakite hura ere transmititzea. Izan ere, funtsezkoa da haurrek euskara hurbilekoa eta egunerokoa sentitzea.

ERA Nafarroak baliabideak eskaintzen ditu euskara ikasgelatik eta eskola eremutik kanpo erabiltzeko, hizkuntzaren presentzia areagotuz: ipuinen, liburuen, musikaren, zinemaren eta telebistaren bidez. 

Halaber, zenbat eta gehiago entzun hizkuntza ikastetxetik kanpo, orduan eta jariotasun handiagoa lortuko du haurrak. Hala nola, urtero eskaintzen diren eskolaz kanpoko jarduera eta euskarazko udalekuen bitartez. 

 

Proposamen originalenetako bat familiako hizkuntza-biografiarekin lotuta dago: pertsona bakoitzak bere historia du hizkuntzekin, eta familiaren hizkuntza-historia kontatzea oso pizgarria izan daiteke. Era berean, gurasoak euskara ikasten ari badira edo pixka bat badakite, hizkuntza une zehatz eta erosoan praktikatzea gomendatzen da, hala nola otorduetan, komunean edo jolasten diren bitartean. Horretaz gain, gogoratu euskara eta gaztelania ez den beste etxeko hizkuntza bat baldin badago, wolofera, arabiera edo errumaniera esaterako, hura ere transmititzea guztiz gomendagarria dela.ç

Azken finean, webgune honek gurasoentzako era guztietako tresnak, aholkuak eta gida praktikoak biltzen ditu.

 Familia-jarduerak ere proposatzen ditu, hala nola ipuinak eta txangoak, haurrentzako abestiak, edo euskara jolasean praktikatzeko eguneroko ohiturak. Garrantzitsuena hizkuntza esperientzia partekatu eta dibertigarri gisa bizitzea delako. Xehetasun txiki horiek, gainera, gurasoen eta seme-alaben arteko harremana indartzen dute, samurragoa eta gozoagoa bilakatuz.

Zure konpainia da oparirik onena

ERA Nafarroa lagungarria da egoera formal eta informaletan eroso egongo diren hiztunak trebatzeko, izan txisteak kontatzen, beren emozioei buruz hitz egiten, zein ekuazio matematikoak ebazten. Euskal kultura bizi eta gozatzeko, hiztun komunitatearekiko atxikimenduan sakontzeko eta erabilera areagotzeko helburuarekin baliabideak, kultur agenda eta artikuluak eskaintzen ditu plataforma digital honek.

 Beraz, sartu ERA Nafarroaren webgunean, ezagutu, probatu eta kuxkuxeatu baliabideak, eta bizi euskara.