Guraso eta herritar talde batek elkarlanean abiatutako amets bat zuten: beren seme-alabak euskaraz eta euskal kulturan heztea. Hasiera guztietan bezala, ez ziren gutxi izan gainditu beharreko oztopo eta lehiak: leku falta, ofizialtasuna... Baina guraso eta herriko jendearen iraunkortasun, ilusio, inplikazioak, azken batean, ikastola herri-proiektu bezala finkatzeko nahiak, posible egin zuen gaur egun dugun ikastola.

Andra Mari Ikastolak Hiriberri, Ihabar, Irañeta, Uharte-Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Unanu, Dorrao, Lizarraga, Etxarri Aranatz, Bakaiku eta Iturmendiko ikasleak hartzen ditu.

Gaur egun, Etxarrin eta Arbizun kokatzen dira ikastolak dituen egoi-tzak. Etxarrin bi eraikinetan banatua, batean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza etapak eskaintzen dira, eta bestean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza; Arbizun, aldiz, Haur Hezkuntza. Garai hartan, hainbat metodo pedagogiko jarraituz (Montessori, Decroly, Rosa Sensat?) metodologia aktiboa inplementatu zuten, eta, ikasketa esanguratsua berma-tzeko, komunitate osoak askotariko materialak sortzeari ekin zion.

Esan bezala, 50 urte pasa dira eta ibilbide luze honetan oinarri sendoak eraiki ditugu, eta horrekin prest sentitzen gara hezkuntza sistema berri baten alde urratsak emateko.

Hain garrantzitsua den urteurren hau egoki ospatzeko, hamaika jarduera iragarri ditugu: batetik, logo eta lelo berriak mustuko ditugu, Ekin eta segi lelopean gauzatuko baitira aurten aurrera eramango diren ekinbideak. Ikastolaren festan bazkari herrikoi erraldoia izanen da, ikasle eta familia ohiak etortzera gonbidatuko baititugu, eta horrekin batera kon-tzertuak, zuhaitz landaketa, arropa berria, Beietz taldeak berariaz urteurrenerako konpasatutako abestia, omenaldiak, hitzaldi zikloa?

Egitarau berezi honi urtea hastearekin batera eman zitzaion hasiera, izan ere, urtarrilean ireki zen hitzaldi zikloa: lehenik Arrasateko Arizmendi Ikastolako berrikuntza pedagogikoen arduradun eta konfiantzaren pedagogian aditua den Amaia Antero egon zen gurean eta hark ikaslea konfiantzan ahaztearen inguruko gakoak eman zizkigun, beti ere haurra bera bere heziketa prozesuan ahaztu gabe; bestetik, EHIko lehendakaria den Koldo Tellitu eta NIEko zuzendaria den Josu Reparazen hi-tzaldia antolatu zen. Bertan, ikastolon izaera kooperatibistaren inguruan hitz egin zuten, ikastola komunitate oso bat elkarlanean aritzen den ikastetxea dela azalean jarrita.

Horrez gain, urtero ikastolaren parte garen herri desberdinetan egiten den ikastolaren jaia ekainaren 8an ospatuko da Etxarri-Aranatzen. Aurtengoa oso berezia izanen da, izan ere, urtero egin ohi diren omenaldi, kontzertu eta ospakizunekin batera, zalantzarik gabe programan aipamen berezia merezi duen ekintza bazkari herrikoi erraldoia izanen da, eta bertara ikasle eta familia ohiak etortzera gonbidatuko baititugu. Gainera, 50 urte hauetan ateratako argazkiekin erakusketa bat ere eginen dugu, zenbat une eder ditugun irudi-altxor horretan gorderik! Honekin guztiarekin, oroitzapen polit eta hunkigarriak partekatuko ditugu. Egun berezi honekin jarraitzeko, arratsalde partean Beietz! taldearen kontzertua izanen dugu, eta bertan ikastolarentzat bereziki prestatutako abestia entzungo dugu zuzenean. Azkenik, eguna biribiltzeko, Tximeleta taldearen kontzertua, dantza eta festa izanen ditugu. Urteurrenaren ospakizuna, ordea, ez da festarekin soilik amaituko, ikastolako sortzaile, euskaltzale, lehendakari, ikasle, irakasle edota familiei elkarrizketak ere eginen baitizkiegu, beren ikastola garaiko oroitzapenetara joko dugu, hasiera nolakoa izan zen jasoko dugu, bizi izandakoak gogoratuko ditugu, egindako bideari erreparatuko diogu... 50 urteen memoria historikoa behar den bezala jasota gera dadin, bai bide hori egin dutenei egindakoa eskertzeko, eta bai ondorengoei erakusteko ere, nondik gatozen jakin dezaten.

Adi egon, beraz, datozen aste eta hilabeteetan Andra Mari Ikastolak 50. urtebetetzea ospatzeko antolatuko ditugun ekitaldiei Animatu eta parte hartu, ikastolak merezi duen urtemuga izan dezan! Ekin eta segi! Baietz beste 50 urte baino gehiago bete!

Sortzeak beti dauka

hamaika komeri

eta lanaren sariak

sarri bi aurpegi,

kontzientziak zion

ekin eta segi

aurkitu izan arren

oztopo ugari

Auzolanez eraiki

zuten Andra Mari