Maiatzaren 24ean, gure ondoan beti maitatzen eta laguntzen dauden aiton-amona guztientzako egun polita prestatu genuen gure eskolan.

Guretzat, txiki eta ez hain txikien-tzat, oso garrantzitsuak zarete aiton-amonak, zuek gabe, gu, ez ginen hemen egongo. Zuen esperientzia gure bidea da. Zuen begirada, maitasuna, denbora? ez dago hitzik hau guztia eskertzeko. Kontatzen dizkiguzuen istorioak gure bizitza aberasten dute. Gustora egongo ginateke beti zuen kondairak eta esperientziak entzuten.

Eguna iritzi aurretik, egun asko egon ziren eskolako lagun guztiek ekitaldi hunkigarri eta polita antolatzeko. Kartelak egin dituzte sarrera, pasabideak eta gelak apaintzeko. Abestiak prestatzen, koreografiak ensaiatzen, poemak prestatzen, an-tzerkiak egiten? egon ziren. Dena gutxi zen aiton-amonen festa prestatzeko. Oso urduri zeuden eta irrikitan eguna iristeko. Dena oso ondo atera behar zen beren aiton-amonekin gozatzeko ilusio handiz.

Esfortzu handiarekin programa aberatsa eta dibertigarria izan zuten aiton-amonek. Besteak beste, 9:00etatik 9:30etara Geletatik bisita izan genuen. Bertan oso momentu berezi eta politak bizi genituen, elkarrizketa sakon eta aberatsak sortu ziren haur eta aiton-amonen arteko bizipenak partekatuz. Ondoren, 9.45etatik 10:30etara Festibala paregabea egin zen eskolan, non eskolako lagunek bere aiton-amonengan pentsatzen, bihotz bihotzez ekitaldi ezberdinak prestatu zituzten. Honakoak dira egin zituzten ekintzak: haur hezkuntzakoek abestiak koreografia batekin; lehenengo eta bigarren mailakoek abestiak eta poemak; hirugarren eta laugarren mailakoek abestiak, dantzak eta antzerkiak; bostgarren eta seigarren mailakoek bertsoak, menu poetikoak eta rap bat. 11:00 etan Aiton-amonetarako Hamaiketako berezia izan zuten. Bostgarren eta seigarren mailako ikasleek, eszenatokia prestatzen aritu ziren, aulkiak eta mahaiak jarriz eta ondoren kenduz.

Hamaiketako berezia prestatzeko, gure eskolaren ondoan daukagun Centro Puente-ko ostalaritzako ikasleek prestatu zuten. Lanbide hezkitako ostalaritzako moduloa egiten ari dira bertan eta oso menu osasungarri eta ona sortu zuten. Aiton-amonek ziurtatu ahal digute oso oso ona zegoela. Mila esker zuen laguntza eta lanagatik.