Itelazpi sozietate publikoak Emakumeen eta Gizone arteko III. Berdintasun Plana abiatu du

09.02.2020 | 20:45
Itelazpi celebró su decimoquinto aniversario con un acto junto a las antenas del monte Ganeta.

GASTEIZ. Itelazpik 2010ean hasi zuen berdintasunaren arloko ibilbidea,  Berdintasun Batzordea sortu zuenean. Batzorde horrek gizonen eta  emakumeen arteko egoerari buruzko lehenengo diagnostikoa egin zuen.  Diagnostiko horren emaitza modura, I. Berdintasun Plana egin zen  2010-2014rako.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, urte hauetan zehar "mugarri  garrantzitsuak" lortu dira, esate baterako, Emakundek erakunde  kolaboratzaile gisa aitortu zuen Itelazpi 2011n eta 2015ean izendapen  hori berretsi zuen; gainera, 2013an Berdintasunaren aldeko Erakunde  Publikoen Sarean eta Ogasun eta Finantza Sailaren Talde Teknikoan,  eta 2018an Baisarea Sarean sartu zen. Denbora tarte horretan II.  Berdintasun Plana ere egin zen, 2015-2018 aldirako.

Berdintasun Batzordeak bultzatutako parte hartze prozesu baten  bitartez egin da III. Berdintasun Plana eta langileek ere parte hartu  dute hura itxuratzeko orduan. Esku hartzeko lau ardatzen inguruan  egituratu da plana: lehenengo ardatza, berdintasunaren aldeko kultura  eta kudeaketa da, eta helburua berdintasunezko antolaketaren kultura  sustatzea, berdintasunaren aldeko sarean parte hartzea eta  partekatzea, eta Berdintasun Plana kudeatu eta bultzatzea da;  bigarren ardatza, pertsonen kudeaketa da, eta helburuak dira  emakumeek arlo teknikora sarbidea izateko aukera sustatzea,  barne-promoziorako prozesua berdintasunean oinarrituta dagoela  bermatzea eta sexuagatik baztertzailea ez den ordainketa sistema  bermatzea.

Hirugarren ardatza, berriz, sentsibilizazioa eta berdintasunerako  bidea da, helburuak langileek berdintasun arloan izan beharreko  gaikuntza eta inplikazioa sustatzea, berdintasuna aintzat hartzen  duen kanpoko kontratazioa sustatzea eta jarduketa inguruan  berdintasunaren aldeko sentsibilizazioa areagotzea direlarik.  Laugarren ardatza lan inguru osasungarri eta erantzunkidea da;  helburuak dira itelazpiren beharrizanak eta bertako langileen eta  beraien familien beharrizan pertsonalak uztartzen laguntzeko neurriak  sustatzea, osasunaren prebentzio sisteman genero ikuspegia txertatzea  eta sexu jazarpenik gabeko lan ingurua bermatzea.