2018 urtean

Salmenten % 40,6a merkataritza elektronikoaren bidez egiten dute establezimenduek

Establezimendu guztien % 26,3k dagoeneko merkataritza elektronikoa egiten du

09.02.2020 | 22:27
Una tarjeta de crédito encima de un portátil

Establezimendu guztien % 26,3k dagoeneko merkataritza elektronikoa egiten du

BILBO. EUSTATek azaldutako azkenengo datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 2018. urtean 43.000 establezimendu inguruk merkataritza elektronikoa erabili zuten euren sal-erosketetarako, hau da, salmenten % 40,6a eta erosketen % 36,4a.

Euskal AEko merkataritza elektronikoak berriro ere egin du gora zifra ekonomikoetan, aurreko urtearen aldean. Euskal AEko enpresetan merkataritza elektronikoaren bidezko salmenten kasuan, % 10,8ko eta % 10,2ko igoera erregistratzen da, sistema beraren bidez eginiko erosketei dagokienez, EUSTATek prestatutako datuen arabera.

Ondorioz, 2018an sarearen bidez edo beste sistema elektroniko batzuen bitartez ?besteak beste helbide elektronikoa edo datu elektronikoen trukea (EDI eta beste sare batzuk)? sortutako negozio-bolumenak 19.142,9 milioi eurokoak izan ziren, eginiko salmenta elektronikoei dagokienez, eta 14.065,9 milioikoak, egindako erosketei dagokienez.

Lurraldeen arabera, salmenta elektronikoetan Gipuzkoako gorakada (% 12,1) nabarmentzen da eta, ondoren, Bizkaikoa (% 11,0) eta Arabakoa (% 9,4). Erosketa elektronikoetan, ordea, Bizkaiak izan du gorakada handiena (% 11,7), gero Arabak (% 9,0) eta, ondoren, Gipuzkoak (% 8,6).

Lurralde bakoitzaren pisua dela eta, nahiko antzera banatzen dira hiruretan salmenta elektronikoak: Bizkaiak du ehunekorik handiena (autonomia-erkidegoaren guztizkoaren % 36,9), Gipuzkoak gero (% 32,1) eta, ondoren, Arabak (% 31). Erosketetan, partaidetza ez da hain berdina: Bizkaiak Euskal AEko erosketa elektronikoen guztizkoaren % 51,1 du, 2018an; Gipuzkoak, % 31,0, eta Arabak, % 17,9.

Establezimenduen tamaina aintzat hartuta, 10 enplegatu edo gehiago dituztenetan trukatzen da merkataritza elektronikoan kopuru ekonomiko handiena (salmenten % 83,3 eta erosketen guztizkoaren % 70,8).

Bestalde, merkataritza elektronikoan % 26,3 enpresak parte hartu dute, 2018an, aurreko urtean baino ehuneko 1,2 puntu gehiago. Gorakada hori, nagusiki, elektronikoki erosten duten enpresen ehunekoaren igoeraren ondorio da (ehuneko 1,1 puntu), eta, gaur egun, enpresen % 24,1 da; izan ere, salmenta elektronikoak egiten dituztenen proportzioa ia ez da aldatu, ehuneko 0,1 puntu gehiago, eta, orain, guztizkoaren % 6,9 da.

Era berean antzematen da, nahiz eta bide elektronikoetatik erosten duen enpresa-kopurua bitarteko beraren bidez salmentak egiten dituztenak baino askoz ere handiagoa den, zifra ekonomikoetan handiagoak direla salmentak (19,1 mila milioi euro) erosketa elektronikoak baino (14,1 mila milioi euro).

Zifra horiek aldatu egiten dira, enpresen tamaina kontuan hartzen bada. Horrela, 10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan, merkataritza elektronikoa % 31,6k egiten du, aurreko urtean baino ehuneko 2,6 puntu gehiagok. Segmentu horretan ere gehiago dira erosketa elektronikoak egiten dituztenak (% 27), eta pisu gutxiago dute bide beretatik salmentak egiten dituztenek (% 13,1), erosten dituztenek eta saltzen dituztenek igo ondoren (ehuneko 1,9 puntu eta 0,5 puntu, hurrenez hurren).

Erosketa elektronikoak egiteko bitartekoak direla eta, kopuru ekonomikoaren % 49,2 posta elektronikoaren bidez egin da, % 29,9 EDIren eta beste sare batzuen bitartez eta gainerako % 20,9a, webgunearen bidez. Aldi berean, salmenten guztizko zifraren % 43,5 EDI eta beste sare batzuen bidez egin da; % 29,5, posta elektronikoaren bidez, eta % 27,0, webgunearen, aplikazioen (app-ak) edo Interneteko salmenta-atarien bidez.

2018an merkataritza elektronikoko salmenten xede izan diren bezeroak direla eta, gehienak, baliabide elektronikoen bidez fakturatutako guztizkoaren % 79,9k, beste enpresa batzuk izan ditu hartzaile (B2B izeneko merkataritza), % 18,1 kontsumitzaile partikularrei zuzendu zaie (B2C) eta gainerako % 2,0 beste bezero-mota batzuetan banatu da, besteak beste, administrazio publikoak (B2G).