GASTEIZ - Gasteizko eta Euskal Herriko ia ehun inguruko AEKak, 2019-2020ko ikasturteari harrera egin zioten atzo, korreos plazan dagoen euskaltegian. Bertan, Mertxe Mugikak, AEKren koordinatzaileak azaldu zuen bezala “AEK-ko euskaltegi guztietan matrikulazioa zabalik dago. Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobe-tzeko, euskara erabiltzen jarrai-tzeko”, aitortu zuen. Beraz, zentzu honetan, Gasteizko euskaltegiek atzotik aurrera matrikulatzeko epea zabaldu zuten euskara maila hobe-tzea nahi duen guztiarentzan.

Zentzu honetan, euskaltegietatik harro sentitzen zirela aitortu zuten. Izan ere, gaur egun at baino gehiago matrikulatzen dira: “Oso gogotsu gaude, pozik eta harro, azken urteetan, gero eta pertsona gehiago hurbiltzen delako euskaltegietara”, azaldu zuen Mugikak. Baina poztasun horrek arrazoi gehiago ere bazituen. Izan ere, azken urteotako joerari jarraiki, “inoizko diru-laguntzarik handienak” dituztela aitortu zuen eta AEKn “euskaltegi sare zabala osatzen jarraitzen dugulako, AEKn ikusten dugu abagune ederra dugula gure xedeari eusteko, Euskal Herria euskaldun-tzen jarraitzeko, eta, gainera, aurten, indargune hau azpimarratuko dugu: euskara ikasle non, AEK han”, azpimarratu zuen Mugikak.

Mugikak azaldu nahi izan zuen ere, bere aburuz, KORRIKAK hazten jarraitzen duela, eta “ziur gaude euskararen aldeko hauspoal euskaltegietako matrikulazioa handitzen lagunduko duela”.

Atzoko prentsaurrekoan Alizia Iribarrenek ere, urritik aurrera AEKako koordinatzaile berria izango dena lekukoa Migikari hartuz, “gogotsu” zegoela aitortu zuen. “ilusio handiz heldu nahi diot eskuartean dugun erronka nagusiari, ikasturte berriko matrikulazioari, eta horrekin jarraituko dut agerraldian”. Zentzu honetan, Aliziak euskaldun berri guztiei eta euskara hobetu nahi duten guztiei mezu ozen bat bidali zien esanez 2019-202 ikasturteko atarian dagoela. “Euskara ikasi eta landu nahi baduzu, edonon zaudela, bertatik bertara duzu AEK-ko euskategi bat, 100 euskaltegi baino gehiago, Euskal Herri osoan. Zu hemen zaude, AEK ere bai”, jakinarazi zuen. Horrez gain, Alizia Iribarrenek zehaztu nahi izan zuen euskaltegi batera joatea ezinbestekoa gertatzen dela erlazio sozialak euskaraz izaten hasi nahi dituen hartarako guztirako. Eta ez hori bakarrik. Laster AEKako koordinatzaile nagusiak aitortu zuen bezala, eeuskara jakiteak laneko egoera ere hobe ditzake. “Zure eskariari erantzungo dion eskaintza aurkituko duzu: eskolak euskategian, autoikaskuntza, online ikastaroak?”, animatu zuen.

Diru-laguntzak Euskaltegi bateko prezioak ez du eragozpena izan behar hura ikasteko. Izan ere, euskara ikasteak abantail asko ditu, eta desabantail gutxi, eta euskategitako prezioa ez du desabantail bat izan behar. Izan ere, Iribarrenek azaldu zuen bezala, “azpimarratu nahi dugu erakunde askok, bai udalek, zein aldundiek eta mankomunitateek besteak beste, diru-laguntzak ematen dituztela”. Diru-laguntzen gaineko informazio hori, ikastaroena, hizkuntza-agiriena eta abar euskaltegietan bertan eta webgunean (www.aek.eus) aurki daiteke.

13.000 ikasle. AEKtik azaldu zuten bezala, pasadan ikasturtean 13.000 baino ikasle gehiago matrikulatu ziren beren euskara maila hobetzeko edota hizkuntza hau ikasteko.

Ate irekiak. Hile honetako 17an interesatuta dauden guztientzat, ate irekietako jaurdunaldia jarriko dute martxan.

MERTXE MUGIKA“EUSKARA IKASTEKO GARAIA BERRIZ HEMEN DUGU”

“AEK-ko euskaltegi guztietan matrikulazioa zabalik dago. Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko”, azaldu zuen Mertxe Mugikak.

ALIZIA IRIBARREN “ilusio handiz heldu nahi diot erronka nagusiari”

“Ilusio handiz heldu nahi diot eskuartean dugun erronka nagusiari, ikasturte berriko matrikulazioari, eta horrekin jarraituko dut agerraldian”, esan zuen Alizia Iribarrenek. Eta gehitu zuen: ““Euskara ikasi eta landu nahi baduzu, edonon zaudela, bertatik bertara duzu AEK-ko euskategi bat, 100 euskaltegi baino gehiago, Euskal Herri osoan”.