Zortzi denboraldi eman zituenDani Estrada futbolari zarauztarrak Realean. Alavesetik pasaondoren, Real Unioneko eskuinhegala zaintzen dabil gaur egun.Futbolaria izanda, asteburu askofutbol zelaietan eman ditu Estradak, baina aurten larunbateanjokatzen duela aprobetxatuz, bereherrian ospatzen diren Kilometroetara hurbilduko da “familiarekineta lagunekin gozatzeko”.

Egañak ez bezala, futbolariak ez zuen Salbatore Mitxelena ikastolan ikasi. Bere seme-alabak, ordea,bai, eta “oso gustora” daudelaaitortzen du Estradak.

Gipuzkoako gazte gehienak bezala, futbolari zarauztarrak oroitzapen onak gordetzen ditu gaztetanbizitako Kilometroei buruz: “Eraguztietan ospatzen genuen eguna.Oso ondo antolatuta egoten zireneta gune desberdinek aukera askoematen ziguten egunaz gozatzeko”.

Kilometroak antolatzen aritzendirenen inguruan, ordea, mirespena sentitzen du Dani Estradak:“Hori bezalako egun bat antolatzekourte osoan zehar boluntario askok lanhandia egiten dute. Goraipatzekoa iruditzen zait hori”.

Futbolarekin jarraituz, pasa denuztailean Realak eta Racing Clubde Santanderrek Kilometroenaldeko lagunartekoa jokatu zutenZarauzko Asti futbol zelaian.Emaitzaz harago, neurketaGipuzkoako ikastolen aldeko festabultzatzeko eta igande honetan biziko denaren aurrerapen gisa balioizan zuen. X. de la Linde