“Botikinak ez du medikamentuen biltegia izan behar”

Gipuzkoako 283 farmaziak SIGRE guneak dituzte iraungitako botikak uzteko

10.02.2020 | 11:12
Botikak uzteko presta dagoen Sigre puntu bat.

Donostia- Abian jarri den kanpainarekin, iraungitako botikak edota jada erabiltzen ez direnak euskal farmazietan dauden 832 Sigre puntuetan uztea zeinen garrantzitsua den azpimarratu nahi da. Sigre irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta farmazeutiko alorreko agenteek osatzen dute. Guztion etxetan sortzen diren botika-on-tzien hondakinak, hutsik egon nahiz botika hondarrak dituztenak, behar bezala tratatzen direla bermatzea du helburu.

Osasun publikoa babesteko eta natura zaintzeko kanpaina bat abiarazi du lelo honekin: Esan bai ingumenari. Esan bai Sigreri. (Di sí al medio ambiente. Di sí a Sigre).

Kanpaina horretan, Bizkaiko farmazietako 436 Sigre puntuetan, Gipuzkoako 283tan eta Arabako 113tan, botika-ontziak uztera animatzen dira herritarrak; eta, bide batez, antibiotikoen erabilera egokia eta botika horiekin tratamenduak bete beharra azpimarratu nahi da.

Juan Carlos Mampaso Sigreko zuzendari nagusiak gogora ekarri duenez, "Osasunaren Mundu Erakundeak eta osasun agintariek bakterio-erresistentziek eragiten duten osasun publikoaren arazo larriaz behin eta berriz ohartarazi dute"; horregatik, antibiotikoak botatzerako orduan "arreta berezia" izan behar dela aipatu du.

Halaber, ohartarazi zuen gaixoen %48k antibiotiko-tratamendu bat amaitzean edo bertan behera uztean, medikazio-hondarrak etxeko botikinean gordetzen dituela; horrek ekar lezakeen automedikazio desegokiaren arriskua azpimarratuz.

beharrezkoak direnAk Sigrek garbi azaldu nahi izan du botikinak ez duela "sendagaien biltegi bat" izan behar; familiako kideek pairatzen dituzten gaixotasunetarako propio agindutako botikak, eta gaixotasun arinentzako egokiak direnak bakarrik gorde behar dira: analgesikoak, antitermikoak, hantura-kontrakoak, ziztadak edo erredurak sendatzekoak, eta sendaketarako materialak: guraizeak, pintzak, termometroak eta zaurientzako desinfektatzaileak.

Beti gogoan izan behar da urtean pare bat aldiz berrikusi behar dela botikina, iraungitako medikamentuak edota jada erabiltzen ez direnak, erretiratu eta bere kaxan bertan Sigre puntu batera dena eramateko. - M.Tolosa