atarrabia - Náhuat-pipil, desager-tzeko arriskuan dagoen El Salvadorreko hizkuntza berrindartzeko egiten ari diren ahaleginaren harira hitz egin genuen Lemusekin. Gaur egun 75 pertsonek soilik menpera-tzen dute hizkuntza hau munduan. Lemusekin Cuna del náuhat proiektua zertan dantzan ezagu-tzeko aukera izan genuen. Gaur egun euskararen egoera náhuat hizkuntzarena baino hobea izan arren, ezin garela lokartu dio Jorgek, batez ere hizkuntza bat bizirik mantentzeko, ezagutzaz gain, erabileran jarri behar delako indarra, eta bide horretan, gu, gazteok, giltzarri izango garela azpimarratu zuen etorkizunera begira. Hizkuntza baten biziraupena bermatzeko akademikoa den eremutik haratago zabaldu behar da, bestela latinaren antzeko egoera batera jo dezake.

Jorge, jakin badakigu linguista, hispanista, antropologoa eta itzultzailea zarela El Salvadorren, baina zehazki zertan egiten duzu lan?

-Don Bosco unibertsitatean lan egiten dut ikertzaile bezala eta Nafarrora hurbildu naiz El Salvador Elkartasuna GKEren bitartez náhuat hizkuntza berrindartzeko garatzen ari garen proiektuari bultzakada bat emateko. Náhuat-pipil espainolak iritsi baino lehen zeuden hizkuntza ezberdinen artean desagertu ez den bakarra da. Jatorriz sei hizkuntza ziren eta náhuata geratzen den bakarra da, ozta-ozta 75 bat agurek besterik menperatzen ez duten hizkuntza izanik. Nire lana gure komunitateko 3-5 urte bitarteko umeekin lan egitea da náhuat hizkuntza ikas dezaten adineko pertsona hauen eskutik. Ikastolen eredua eta ibilbidea euskararekiko guretzat erreferente bat izan da.

2010ean El Salvadorreko kultura-saria jaso zenuen náhuat-pipil hizkuntzaren alde egiten ari zaren lana dela eta. Zein da gaur egungo egoera?

-Iraganean El Salvadorren bertako indigenen errealitatearen egoera ukatu egiten zen. Errepublikaren konstituzioak espainola hizkuntza bakarra dela zihoen. 30 urteko lana behar izan da Estatuak aitortza hau egiteko eta jatorrizko hizkuntzak babestu eta promozionatzeko konpromisoa hartu arte. 2015ean, azkenik, konstituzioa berritu eta eskubide hauek aitortu ziren.

Zergatik interesatu zinen hainbeste gai honen inguruan?

-1985ean hasi nintzen gaia jorra-tzen nire graduko tesia burutzeko. Aurrerago, izugarri txiro- txiroak diren indigenekin lan egiterakoan, beraien beharrak eta bete gabeko ametsak zeintzuk ziren konturatu nintzen eta nire buruari galdetu nion: nola lagun diezaieket pertsona eta herri bezala aurrera egiten? Honek guztiak lanean jarraitzeko borondatea piztu zidan helburu argi batekin: herri honen ikusgaitasuna erdiestea eta Estatuaren aitortza bat lortzea.

Noiz hasi zen Cuna del náhuat

-Santo Domingo de Guzmán herrian hasi zen 2010. urtean. Bertan dago hiztun komunitate handiena. Komunitate horretan zailtasun handiak izan genituen. Jendea aurka jarri zen. Náhuat beharrean, ingelesa edota informatika erakuts geniezaien. Baina zorionez alkatearen babesa izan genuen, eta azkenean baietz esan zuten. Erronka handiena komunitateak proiektua onar zezala lortzea izan zen. Hasiera batean, náhuat ez zuten garran-tzitsutzat jotzen. Hurrengo urtean, ordea, hasieran aurka zeuden pertsonek euren haurrak bidali nahi zituzten proiektura.

Zein izan zen haurren erantzuna?

-Haurrak txikiak direnez, hiru eta bost urte bitartekoak, haientzat normala da. Murgiltze programa bat da, eta hizkuntza modu naturalean ikasten dute. Hezitzaile dabiltzan emakumeak ez dira eskolan graduatuak, analfabetoak dira, ez ziren inoiz eskolara joan eta ikuspegia guztiz ahozkoa da. Haurren erreakzioa naturala da. Gurasoek ez dute hizkuntza hau hitz egiten, ez baitzuten ikasi. Baina haurrek náhuateraz hitz egiten dietenean, interesa erakusten dute, ikasi nahi dutelako.

Baikor al zaude náhuataren etorkizunarekin? Nola imajinatzen duzu egoera 50 urte barru?

-Nire irudimena handia da, beraz, 50 urte barru imajina dezaket, Paz de Ziganda Ikastola bezalako ikastetxe bat? kar-kar... Pixka bat errealistagoa izanik, askoz hiztun gutxiago eta askoz laguntza ekonomiko gutxiago dituenez, hizkuntzak bizirik iraungo duela imajinatzen dut. Ez da hizkuntza hila izango.

Haurrak egongo dira, orain ikasten ari direnak, gero 55 edo 60 urte izango dituztenak eta beren hizkuntzari eutsiko diotenak. Haur gehiago egongo dira hizkuntza ikasiko dutenak, gutxienez komunitate indigena batzuetan. Hau ez baita herrialde osoan egiteko ekintza bat, hizkuntza hitz egingo da eta funtzio soziala izango du, hau da, egunkaria edo aldizkariren bat irakurri eta musika ere entzun ahal izango da.