Argia ikastolako jantokia oso garrantzitsua da bertako denontzat , ikasleok bertan jaten dugu eta baita langile eta irakasle askok ere. Nahiz eta batzuetan protesta egin, ikastolan oso janari goxoak izan ditugu beti. Mari Josek, Pilartxok eta jantokian egon diren guztiek beti jarri izan diote maitasun ugari prestatzen zituzten janariei. Orain ordea pauso bat haratago joatea pentsatu dute ikastolan eta eguneroko menua nola hobetu pentsatzen aritu dira.

Honetaz jantokiko arduraduna den Maribirekin hitz egin dugu eta hau da esan diguna:

“Argia ikastolako jantokian, aspalditik, JANTOKI OSASUNGARRIA - COMEDOR SALUDABLE egitasmoarekin elkarlanean arituz, asko zaindu izan dugu gure ikasleen elikadura. Sasoiko barazkiak eta frutak erabiltzeaz gain, menu orekatuak eta osasungarriak osatu izan ditugu. Esate baterako, azukredun postreak eta frijituak, gure menuetatik kanpo gelditu izan dira.

Baina orain beste pauso bat eman dugu: gehien bat elikagai ekologikoak, produktu freskoak, bertakoak eta sasoikoak erabiltzen ditugu sukaldean. Honekin batera, animalia jatorrizko proteinen kontsumoa murriztu eta landare jatorria duten proteina gehiago txertatu ditugu menuetan eta guzti hau lehengo prezioak mantenduz.

Honek aldaketa batzuk eragin ditu ikastolako menuaren antolaketan. Horregatik, ikastolako komunitate osoari ezagutarazteko asmoz, proiektuarekin hasi aurretik ikasleekin zein guraso eta langileekin hainbat tailer, hitzaldi, jolas... antolatu ditugu.

Aldaketak batez ere menuetan islatzen diren arren, azpian lan izugarria dago: hornitzaile batzuk aldatu ditugu, eskaerak egiteko era eta epeak, sukaldean egokitze lan batzuk egin behar izan dira, plater eta produktu berriak probatu? Sukaldarien eta jangelako begiraleen inplikazioa ezinbestekoa izan da hau dena aurrera eramateko. Lan handia egin behar izan da proiektua aurrera eramanteko, baina hasieratik gogotsu, pozik eta ilusio handiz hartu genuen erronka hau, ahaleginak merezi zuela oso argi genuelako. INTIA, CPAEN, JANTOKI OSASUNGARRIA - COMEDOR SALUDABLE eta Argia Ikastolako ordezkariok osatutako lan taldean lan bikaina egiten ari gara, orandik bukatu ez den lana, jakina!

Proiektu hau ikasleen artean gero eta onartuago dago,lehen ere oso ongi bazkaltzen genuela esan arren. Ikasleak produktu berri batzuk ezagu-tzeko aukera izaten ari dira eta elikadura osasuntsuaren garrantziaz gero eta konzieteago dira”.

Ingurugiroa zainduz Aipatu ditugunez gain, azaldu beharra dago, Argia ikastolak ingurunearekiko konpromezua aspalditik hasia daukala. Ikusi besterik ez dago orain artean egin dituen berrikuntzak.

Plastikoaren kontsumoa murrizteko orain dela urte batzuk jantokiko ur botilen erabilera baztertu eta osmoziza jarri zen jantokian. Honi eskerrak, plastikoaren jeitsiera eman zenean hondakinen kantitateak ere argi egin zuen behera. Berogailuei zegokienez ere aldaketa garrantzitsuak burutu ziren, gasoilak alde batera eta erregai naturalak (pelet) erabiltzera pasatu zen. Honek atmosferarra bideratzen ziren isurketak murriztu zituen eta erregaia bertako hornitzaileei erosten zitzaienez, tokiko ekonomiaren bultzada ekarri zuen. Eman diren aldaketa garrantzitsu hauez gain, beste aldaketa txikiago batzuk ere eman dira. Erdiko aretoen tenperatura hobetzeko isolamenduak jarri dira eta pasabideetan elektrizitaterik alferrik ez galtzeko argi sensoreak jarri dira.

Badakigu beste proiektu batzuk lantzen ari direla. Horietako bat, ikastolan bertan eguzki-plaka batzuk jartzea da. Horrela, guk kontsumitzen dugun energia ekoiztuko genuke energia-iturri berriztagarri bat erabiliz eta gure planetaren baliabide naturalak ustiatu gabe. Argia ikastolak ingurumenarekiko konpromisoa aspaldi hartu zuen eta bide horretatik jarrai-tzen dugu.

Menu berriari esker zein produktu berri ezagutu dituzue? Erremolatxa eta azenari saltsa, zerba saltsa, artatxikia...

Zein izan da gehien gustatu zaizuen berrikuntza? Arrautza ekologikoekin egindako platerrrak, makarroiak zerba saltsarekin eta arroza erremolatxa eta azenario saltsarekin.

Zein izan da gutxien gustatu zaizuena? Artatxiki purea. Beste alde batetik, orain tomate saltsa gutxiago erabiltzen da eta faltan botatzen dugu. Hori eta gure sukaldarien lehen egiten zituzten albondiga eta saltxitxak. Berriro ere noizbehinka prestatzea espero dugu! Eta beste gauza bat: batzuetan arraro egiten zaigu bi “lehenengo plater” jatea.

Zure ustez zergatik egin da aldaketa hau? Denok ikastolan bazkaltzen dugulako eta oso garrantzitsua delako janari osasuntsua jatea. Horregatik daukagu produktu ekologiko gehiago. Honetaz gain, jateko ohitura hobeak hartzen lagundu nahi digutelako.

Estatu Batuetan, ikastetxeko menuetara pizzak, hanburgesak eta patata frijituak bueltatu dira. Zer deritzozu? Agian ikasleak oso pozik egongo direla janari goxoak direlako, baina astean zehar pizza eta gauza horiek askotan jatea ez da ona. Obesitate tasa igo egingo da eta jendeak gaixotasun gehiago hartuko ditu. Baina noizbait bai jan daitekeela janari horiek.