andemiari aurre egiteaz gain, badugu Paz de Ziganda Ikastolan indarra nahikoa proiektu berriak abiarazteko. Udan Haur Hezkuntzako 3 eta 2 urteko gelak, hala nola, hainbat eremu amankomun, berritu ditugu espazioak eta geletako hornikuntza hIZAN proiektu pedagogiko berri-tzailearekin lerrokatuz.

Berrikuntza arkitektonikoa hausnarketa pedagogiko sakon baten ondorioz heldu da. Haurraren erritmoa eta beharrak ardatz, eredu pedagogiko berritua garatu dugu non espazioak, materialak eta metodologia umearen autonomia, garapen emozionala, soziala eta psikomotorra bultzatzen duten.

Haur Hezkuntzako xedea lortzeko abiapuntua haurraren ulertzeko modua da, hau da, bere beharrak asetzen eta beharrei erantzuten diona, haurra erdigunean kokatuz.

Heldua haren ondoan bidelaguna, entzule aktiboa, dinamizatzailea, behatzailea, erreferente ziurra, maitagarria eta konfiantzazkoa izatea da.

Guzti horri bidea emateko, Paz de Ziganda Ikastolan, espazioa eta materialaren hausnarketa sakona eta zehatza egin dugu eraldaketa gauzatu baino lehen.

Espazioak, haurrak mugimenduaren bitartez ingurua arakatzeko, aukera anitzak eskaini behar ditu. Hori dela eta, testuinguru erakargarriak sortzen saiatu gara, haurrek bere mugitzeko gaitasunekin espazioa konkista dezaten. Era honetan, bere mugitzeko gaitasuna modu naturalean garatuz joango da. Espazioa diseinatzeko momentuan bertikaltasuna (igo eta jaisteko), sartu-ateratzeko edo ezkutatu-agertzeko aukerak ematen dituzten estrukturak lehenetsi ditugu. Aldi berean, autonomoki eta ziurtasunez kanpo-barne espazioan mugitzeko aukerak erreztu ditugu. Horrek guztiak haurrei garapen fase ezberdinetarako baliogarriak izan daitezkeen maila askotariko erronkak eskaintzen dizkie.

Kanpo espazioak barrukoak bezain besteko balioa dauka. Hemen ere, mugimendu librea, espontaneoa eta autonomoa bultzatu nahi izan dugu. Espazio honek, jolasa, elkarbizitza, elkarrekintza eta ingurunearekin harremantzeko aukerak eskainiko ditu.

Esperimentazioa dugu haurrak berezkoa duen ingurua arakatzeko ahalmena. Hainbat gune eta material antolatu ditugu manipulatu, esploratu eta esperimentatu ahal izateko. Era honetan, irudimena modu librean erabiliz, sortzeko, erlazionatzeko eta ulertzeko aukera anitzak izango dituzte: bete eta hustu, saiakuntza-errorea dinamika, kontzeptuak erlazionatu eta sinbolizatzea, zentzumenen bidez behaketa eta esperimentazioa bizitzea, objektu ezberdinak, (erreal eta naturalenak) manipulazioaren bitartez esploratzea, besteak beste, zabaltzen diren aukerak dira.

Jolasak bizitzarako entrenatzen du haurra. Sormenezko jarduera eta identitatearen garatzaile da. Jolas sinbolikoaren bitartez haurrak rol ezberdinak hartzen ditu eta bere barnea proiektatzen du: kezkak, desirak, beldurrak... Beraz, bizitzen ari den mundua kudeatzeko beharrezkoa duen zerbait da. Jolas sinbolikoan emandako uneak oso aberasgarriak dira, umearentzat gorputzezko eta hi-tzezko gaitasun komunikatiboa -ahozkotasuna- garatzeko eta, bertan, haurren elkarrizketak, nego-ziazioak, rolak eta sozializazioa ahalbidetzen dira.

Hori dela eta, materialak eta espazioak eskaintzerakoan ez gara erabat zentratu aldez aurretik zehaztutako material itxian, gehiegi definitu gabeko materialetan baizik. Helburua, objektuen erabileran funtzio anitzak izateko aukerak ematea da: oihalak, kutxak, egurrezko tresnak, kartoiak, agertokia eta abar.

Espazio zabalak, malguak eta aldagarriak, taldekatze ezberdinak egin eta haurren arreta gureganatzeko erabiliko ditugu. Mikrotxokoek autonomiaz ari-tzeko aukera ahalbidetuko dute. Irudiak, erabilera anitzeko estrukturak edo margoarekin zerikusia duten materialak haurrentzako erakargarriak izan daitezkeen proposamenak egiteko erabiliko ditugu.

Guneek, haurren interesa eta momentuaren arabera, bakarka, talde txiki zein talde handian aritzeko aukera ematen dute. Espazio hauek sozializazioa, elkarbizitza, autonomia eta komunikazioa bultzatzeko, beraiengan sortzen diren taldekatze naturalak erreztuko dituzte. Era berean, intimitatea eta lasaitasuna bermatzeko espazioak sortu ditugu.

Denon artean Paz de Ziganda Ikastolaren izaera berritzailea berretsi da oraingoan ere.