- Erakunde pribatuek soilik ez, eta erakunde publikoetako askok ere Arigune bilakatuko dituzte euren espazioak, dudarik gabe, edozein herritarren egunerokoan berebiziko garrantzia duen arloa. Antsoaingo Udala izanen da horietako bat, Maria Olaiz Antsoaingo Udaleko euskara teknikariaren iritziz euskararen erabilera sustatzeko baliagarria suertatuko den ariketa.

Antsoaingo Udalak Arigune bezala parte hartuko du aurten Euskaraldian. Zerk eraman zaituzte urratsa ematera?

-Euskaraldiaren 2. edizio honek berrikuntza bezala Ariguneak sortzeko aukera ematen du, eta euskara sustatu eta bultzatu nahi duen entitate publiko bezala ekimen honetan parte hartzera ezinbestekoa ikusten dugu. Udal langileen artean gero eta euskaldun gehiago daude eta hauen harremanetan euskararen erabilera handitzea dugu helburu.

Euskaraldiak Antsoain euskaldunagoa bilakatuko duela uste duzu?

-Uff, hori esatea asko esatea da, baina egia da kalean gero eta gehiago en-tzuten dela euskara eta erabilera ohiturak aldatzen ari direla, baina oraindik asko dago egiteko.

Nola parte hartuko du udalak Arigune bezala? Hau da zenbat arigune, nolakoak izango dira…

-Barne eta kanpo Arigunea bat egongo da, hainbat zerbitzu kanpo Ariguneak izango dira ere: euskara, kultura, idazkaria, alkatetza. Barne Arigunean euskaldun langile direnen artean modu kolektibo batean 15 egun hoietan euskaraz aritzeko konpromisoa hartuko dute.

Zenbaterainoko garrantzia du, zure ustez, erakunde publikoek Euskaraldian parte hartzea?

-Garrantzi handia duela uste dut, barne hizkuntz ohiturak aldatzeko modu bat izan daiteke, baita antsoaindarrak euskaraz arreta izateko eskubidea ahal den neurrian bermatzeko.

Herritarrengan zer nolako eragina izanen du udala Arigune bezala ari-tzea 15 egun horietan zehar?

-Lehen aipatu dudan bezala oso garrantzitsua ikusten dugu herritar euskaldunak euskaraz arreta izatea, identifikagarri batzuk jarriko dira Antsoaindarrak zerbitzu horretan euskaraz arreta izango dutela jakinarazteko, 15 egun hauetan euskararen erabilera bultzatzea eta ohitura aldaketa bat ematea dugu helburu Antsoaingo Udalan.