- Etxauribarren ohiturak galtzen hasi ziren, hoien artean, ihauteriak. Hau dela eta, herritar batzuk ihauteriak berreskuratzea erabaki zuten, eta lanean hasi ziren. 2016ko otsailaren 13an ihauteriak berreskuratu ziren eta, orain, urtero ospatzen dira.

Etxauriko ihauteriak istorio edo kontaira batetan oinarritzen dira. Istorio honetan pertsonai asko daude: Gerexipot eta bere lagunak, Aberatxuri, Bezeubaz, Mari, Sugoi, Erreñi, Hartzaina, Zenizeroak... eta Biztanleak.

Etxauriko ihauteriak egun batez ospatzen dira. Goizean antzerki bat egiten da, eguerdian bazkari bat udaletxean, eta arratsaldean, bailarako herritarrak mozorratzen diraa, txokolatada hartu eta herri barna bueltak ematen hasten dira festa ospatzeko. Etxauriko Zortzikoa hainbat aldiz dantzatzen da. Baina gauean dantzatzen dena garrantzitsuena da, Gerexipot erretzen den bitartean egiten baita.

Aurten urte oso berezia izan denez ezin izan ditugu ihauteriak behar bezala ospatu. Ikastetxeko 6. mailako ikasleekin horren inguruan hitz egiten aritu gara, eta hauxe kontatu digute.

Pasa den den urtean zer egin zen eskolan ihauteriak ospatzeko?

-Ba, pasa den urtean festa handia egin zen. Gu Etxauriko ihauterien pertsonaiaz mozorratuak joan ginen eta hango antzerkia eta dan-tza egin genituen. Gurasoak ikusten zeuden. Primeran atera zitzaigun! Ondoren, urtero bezala, eskola guztia "bera-bera" dantzatu genuen. Oso dibertigarria izan zen. Dantza bukatzean, gelaka hamaiketako erraldoi bat egin genuen. Horretarako, bakoitzak gure etxetik janaria ekarri genuen denekin konpartitzeko.

Eta, nola egin zenituzten mozorroak?

-Ba mozorroak klasean egin genituen, guk eta gure irakasleek ekarritako materialekin: hostoak, zakuak, plastikozko poltsak, karetak, temperak, paperak... Pertsonai askotaz mozorratu ginen: zenizeroak, naturaren sorginak, sorginak eta gerezipoten laguntzaileak...

Asko solasten ari gara baino, zer moduz pasatu zenuten egun horretan?

-Baaa...oso ongi pasa genuen eta oso dibertigarria izan zen. Gainera beste klaseetatik pasatzen ginen beraien janariak hartzera, gure klasean pelikula dibertigarri bat jarri ziguten eta beste klaseko lagunak ere etorri ziren. Espero dugu hurrengo urtetan berriro ere hain ongi pasatzea!

Eta aurten, Covid-19a dela eta, nola ospatuko dituzue inauteriak eskolan?

-Aurten gure etxetik mozorratuta etorriko gara nahi dugun bezala, baina ez erabat, buru aldea eta konplementoak eskolan egingo ditugu. Goizean zehar maskara eta konplementoak pertsonalizatuko ditugu.

Zer desberdintasun dago aurtengo eta joan den urteko inauterien ospakizunaren artean?

-Desfilea egingo dugu, baina gure gurasoak ez dira egongo eta merendolarik ere ez dugu izanen. Eskolak ikasle bakoitzari patata poltsa bat eta croissant bat txokolatearekin emango digu.

Nola sentitzen zarete aurtengo egoera honekin?

-Ongi sentitzen gara, baina aurtengo egoerarekin ba, pixka bat triste gaude gauza asko ezin ditugulako egin.

Ze ospakizuna gustatzen zaizue gehien: aurtengoa edo joan den urtekoa?

-Joan den urteko ihauteriak gehiago gustatu zitzaizkigun. Baina aurtengoak ez daude gaizki, ezer ez ospatzea baino hobe da.

Dantza baten bat egingo duzue, ezta?

-Bai, baina ezin garenez elkartu, gelaz-gela urtero dantzatzen genuen bera-bera abestia eta dan-tza, grabatuko dugu.