rtikulu honetan gure eguneroko hainbat egoera azaltzen dira. Helduoi dagokigu oreka bilatzea, izan ere, helduok gara umeen ezaugarriak ezagutzen ditugunak, baina hausnartzeak garapenean aurrera egiten laguntzen die, pertsonen bizitzako arrakasta oreka baita.

Muga jarri beharko genioke, "bakarrik" egin ahal dituen gauzak egongo direlako. Haurraren garapena beti ulertu behar dugu modu berean: Haurrak egin dezala bere kabuz, gure presentziarekin, egin dezakeen guztia. Eta guk egin beharko dugu ezin duen gainerakoa. Erronkaren kontzeptua ere horrela ulertu behar dugu. Adinaren garapena kontuan izanda haurrari utzi behar zaio erronka txikiak gainditzen. Etengabe gure beharra duen haur batek, autonomia arazo bat du. Laguntzeko modua, posible dituen ekintzetan, autonomiaz jokatzen uztea izango li-tzateke. Adibidez, eskailera bat igo-tzen duenean.

Aztertu beharko litzateke zergatik jolastu nahi duten haur horiek bakarrik. Aztertu beharko litzateke ez dutela min emateagatik egiten, ez dela sistematikoa, ez diotela beti haur berari egiten. Hori dena frogatuta, errespetatu beharko genuke haur horiek elkarrekin eta bakarrik jolasten segitzeko duten askatasuna eta eskubidea. Beste haurraren kasuan, beste haurrengandik jaso-tzen duen ezezko muga hori elaboratu beharko genuke, lagundu beharko genioke muga horrek sor lezakeen mina edo frustrazioa elaboratzen, nahiz eta ez geniokeen zapuztu behar min horren bizipena. Muga batek erronka eta aukera ere suposatzen du, ate bat ixteak beste bat irekitzen diolako; hori bilatzen eta kudeatzen lagundu beharko genioke.

Elkarri mina egiteari, hitzez edo kolpez, beti jarri behar zaio muga. Salbuespenik gabe.

Adin horretako haur batek agian ez daki oraindik jan behar dituen kantitateak kudeatzen. Gure zainketaren parte bat da haurrari laguntzea horri muga jartzen. Baina haurrek ikasi egin behar dute euren gorputzaren asebetetze neurria topa-tzen. Muga guk jartzen baldin badiegu beti, zailago izanen dute euren muga non dagoen jakitea. Noizean behin litxarreriek sabeleko mina sor-tzen dutela ohartu behar dira.

Adin horretako haur batentzat mugitzea behar naturala da, oinarrizko sena da. Baina berak behar hori izateak ez du esan nahi guk uko egin behar diegunik gure beharrei, biak bateragarri izan daitezkeelako. Behar hori asetzen duela ziurtaturik, adibidez parkean edo kalean denbora gehiago igarota, muga jartzen ahal diogu behar hori etxeko egon-gelan.

Batzuetan haurrek erresistentziak dituzte jadanik gai diren zerbait egiten hasteko, beldurragatik, bertigoagatik... Helduok lagunduko diogu muga bat modu egokian jartzen. Agian, horren azpian ezintasun bat dago, eta azaleratzen lagundu beharko diogu, gainditu ahal izateko. Hori gertatzen zaion haur bat zerbait erakusten ari da, eta ez baldin badugu hori mugaren bitartez kudeatzen, ezin izanen dio aurre egin.

Plazerraren printzipiopean bizi den haur batentzat erabat normala da hori. Baina denboraren kudeaketa guri dagokigunez, parketik alde eginen dugu hala behar duela erabaki dugunean. Komeni da haurrari tarteka gogora ekartzea etxera itzultzearen unea iristen ari dela, bere denboraren nozioa ez baita inondik ere gurearen modukoa. Baina muga bai.

Arriskua kudeatzeko oraindik ez badute heldutasun nahikorik, heldu batek egin beharko du. Ez diogu beldurrik izan behar mugak jartzeari. Haurraren autonomia errespetatuz eta gure emozioen auto-kontrol egokia eginez, haurraren askatasuna bermatuko dugu, pertsona osasuntsu eta elkarkide izaten ikasiko duelako. Haurrek afektua eta ordena behar dute euren bizian. Jaiotzean ez dituzte bere gorputzaren mugak ezagutzen eta 0-6 urte bitartean egiten dituzten jarduera eta jolas guztiak bere burua ezagutzeko izaten dira. Lehengo urte hauetan helduok gara eskutik eraman behar ditugunak beraien autonomia eta aukeratzeko ahalmena ahaztu gabe.

Haurra eta helduaren arteko elkarrizketa, etengabea izan behar da. Helduok haien beharrak benetan entzuten ikasi behar dugu, haurrak orainean bizi baitira eta helduok bihar izango diren pertsona horiek irudikatzen ditugulako. Askotan gure beldurrak haiengan proiektatzen ditugu, momentuan ikasi behar duenari erreparatu gabe eta aukeratzeko ahalmena kontuan hartu gabe.

Gure beldur eta nahiak adierazi behar dizkiegu, beste heldu bati adierazten dizkiogun bezalaxe, haurrek ulertzen dituztelako eta konfiantzak lotura afektibo goxoa sortzen duelako. Haiengan konfiantza garatzea eta gure lidergoa behar ditugu alde berean. Oreka horrek, euren bizitzetan hain erabilgarria izango zaien eredua emango die.