- Urriaren 16 eta 17an 2021eko Nafarroa Oinez-aren edizioa ospatu zen. Larunbatean hainbat ekintza egon ziren; adibidez, artisau azoka, kalejira, euskal joko eta kirolak edo antzerki tailerra. Hala ere, hurrengo igandean izan zen ekitaldi honen hastapenerako prestatu zen ekitaldi ofiziala, Lizarrako ikastolaren ondoan dagoen Los Llanos kulturagunean. Horren ondoren, beste jarduera asko hasi izan ziren: Eusko Label sari finalaren ematea, bertsolaritza, herri kirolak, kantu eta abestiak, EROSKIren eskutik eskainitako elikadura eta sukaldaritza tailer bat, artisauen azoka, dantzak, etab.

Hori dena egiten zen bitartean, Nafarroa Oinez-aren antolatzaileetako batzuk Diario de Noticias-en berriemaile taldera hurbildu egin ziren Lizarrako ikastolaren historia eta ibilbidea azaltzeko eta hezkuntza-erakunde honen garrantzia balioesteko.

"1970garren urtean, bost pertsonek ikastola martxan jartzeko erabakia hartu zuten", azaldu zuen Ricardo Galdeanok, prozesu hori xehetasun osoarekin deskribatu zuena. Beraren arabera, helburu horren gauzatzearen lehen urratsak emateko, beste pertsona batzuekin harremanak suspertu zituzten haien laguntza lortu ahal izateko, informazioa eskuratu eta hainbat guraso elkartu zituzten. Behin hori guztia egin zela, 1971an ikastola funtzinatzen hasi zen hogeita hamar ikasle baino gehiagorekin.

Beste pertsonen aholkularitzak proiektua gauzatu ahal zela zion, baina egia esan, lehen pausoak oztopoz beterik egon ziren; izan ere, nekez bazegoen euskaraz zekien irakaslerik, proiektua hasteko dirurik edo ikasleak sartzeko gelarik (azken hori egiaztatzeko, Galdeanok lehenbiziko gelak bertako pilotaleku batek eskainitako tokietan egon zirela aipatu egin zuen). Eta, batez ere, momentu horretan ezin zen jakin zer gertatuko zen, ikastolak etorkizunik izango zuen ala ez. Hala eta guztiz ere, ikastola hogeita hamar ikasle baino gehiagorekin klaseak ematen hastea, Galdeanoren hitzetan, Lizarra bezalako hiri batean, hainbeste erronkekin, sekulako arrakasta handia izan zen. Badirudi arrakasta hori gorantz joan dela urteetan zehar, gaur egun ikastolak 630 ikasle inguru dituela kontuan hartzen badugu. Horietatik, gehienak Lizarrako hiritik eta, orokorrean, Estellerriko eskualdetik datozte.

34 urtez Lizarrako ikastolan profesional gisa lan egin duen Irma Lopeteguik geroago esplikatu zuen bezala, "Lizarran ospatutako lehen Nafarroa Oinez-a 1985an egin zen". Urte horretako edizioan haien lehen videoclip-a grabatu zuten, non, besteak beste, Iñaki Perurena, Miguel Indurain, Aurora Beltrán edo Enrique Villarreal bezalako pertsonaiek hartu zuten parte. Urte horretan, gainera, 100.000 pertsona baino gehiago hurbildu ziren Lizarrara, "egitazko giza marea, alegia". Hiri horretan egindako bigarren Oinez-a 1990an gauzatu zen; hirugarrena, 2004an; eta aurten laugarren aldia izan da.

2021eko Oinez-aren aitzindaria abuztuaren 13an egin zen. Lopeteguik "oso ospakizun ederra" izan zela komentatu zuen, "sinbolismoz beterikoa", jardunaldi horretan "ikastolako ikasle ohiak, gaur egun planeta osoan zehar sakabanatuta daudenak, lanbide eta ardura oso ezberdinak betetzen", parte hartu zuten eta.

Urte honetan, pandemiak lehengo urteetan ez zeuden arazoak ekarri ditu ospakizun hau egin ahal izateko. Esaterako, iraila amaitu baino lehen tokien edukiera etengabe kontrolatu behar zen. Horren ondorioz, proiektu asko modu ezberdin batean eraman dituzte praktikara, eta Lopeteguiren iritziz "alternatiben bilakuntza oso sormenezkoa izan da". Proposamen horien artean "Artea Oinez, Oinez Basoa eta Horma Irudi Partekatua egon dira, izaera bai pedagogiko bai ekologistakoak". "Edozerrera moldatzeko prest" egon direla ondorioztatu zuen Lopeteguik.

Ikastolako ekintzetan murgilduta dauden familien eta giza kapitalaren garrantzia ere aipatu nahi izan zuen Lopeteguik, "oso mota ugarikoak eta oso eskuzabalak direlako; horren froga da 600 pertsona baino gehiagok haien izena eman dutela Oinez-ean laguntzeko". "Horrelako konpainia onarekin, askoz errazagoa da bide hau zeharkatzea", erantsi zuen.

Galdeanok azpimarratu zuen "gogo handia" zegoela ekintza hauek egiteko, haien inguruan zalantza handia egon zelako. Gainera, 1985an ospatu zen Oinezaren eta aurtengoaren artean antzekotasunak aurkitu zituen; "garai hartan, lehen aldia zen hau Lizarran egin zen, eta orain, pandemia dela eta gogo handia egon da festa hau martxan jartzeko; beraz, arrazoi ezberdinengatik, emozio handiz inguratutako ospakizunak izan dira".

Gero eta gehiago suspertu nahi diren helburuen artean, ingurumenaren babesa da nagusietako bat. Objektibo horrekin, Lopeteguik zioen bezala, "Oinez Basoa proiektuaren barnean belaunaldi berriak kontzientziatu nahi dira, zuhaitzak landatu dira Antzin eta Barindano herrietan, saguzarretarako kabiak ipini dira, eta abar".

Horretaz gain, Nafarroa Oinez-ak aspaldi darabilen "Ongi pasa pasatu gabe leloa" errealitate bihurtzeko, Lopeteguik azaldu zuen nola ordutegiak diseinatu egin diren festa egunez izateko eta jendea haien artean zaintzea bermatzeko, "are gehiago orain bizi dugun garaian". Hori "denoi dagokigun eginkizun bat da, konturatzea oso ongi pasatu dezakegula gehiegikerietan erori behar gabe".

Azkenik, Lopeteguik azpimarratu zuen gizarte osoaren babesa eta konfidantza daukatela, haiena mota guztietako familiek osatutako ikastola bat dela eta, etorkizunari begira, hazitzen jarraitu nahi dutela. Ikastolako langilearen arabera, azken helburu horrekin haien profesionaltasuna maiz berraztertzen dute, zer egiten duten eta nola, etengabeko berrikuntza prozesu batean.