uela hilabete bat, Glasgowen Nazio Batuek antolatutako Klima Aldaketari buruzko Goi Bileran, aldaketa klimatikoa errealitate bat dela baieztatu zuten zientifikoek eta alerta gorrian gaudela azpimarratu zen. Gobernuek erabakiak hartu behar dituztela garbi dago, baita beste erakunde batzuek ere, ikastetxeak esate baterako. Denon ardura da eta erronka honi erantzuteko tresnen artean, EsenReden parte hartzea da ikastetxeek duten aukera bat.

Erentzun Ikastolak EsenRed eskolen sarean parte hartzen du 2014. urtetik. Jasangarritasuna eta ingurumen proiektuetan hezkuntza komunitatearen parte-hartzea lantzen eta sustatzen duten Nafarroako ikastetxeen sarea da EsenRed.

Harez geroztik, ekimen ugari bultzatu dira Erentzunen jasangarritasunarekin bat datozen helburuei erantzuteko eta hauetako batzuk hona ekarri nahi ditugu eredugarriak izan daitezkeelako.

Garai batean ikasgelan zaborrontzi bakarra genuen. Esenreden sartu ginenean gaikako bilketa bultzatzearen erronka jarri genion gure buruari. Horregatik hondakinen jasotze selektiboa egiteko gela guztietan hiru zaborrontzi ditugu (papera, plastikoa, organikoa), baita jolastokietan ere. Pilak ere birziklatzen ditugu sarreran dugun kutxa erabiliz. Erabilitako boligrafo eta errotulkiak ere birziklatzen dira. Pilak eta agortutako boligrafo zein errotulagailuak ere birziklatzen ditugu, hauek bereizteko sarreran eta pasiloan kutxak ditugularik.

Gure berogailu sistema aldatu dugu eta gasolioa erabiltzetik pellet-era pasa gara. Pelleta prentsatutako egurra da, oso efizientea da eta isurtzen duen karbono dioxidoa jada atmosferan zegoena da.

Komunetan automatikoki piztu eta itzaltzen dira argiak sartzen garenean. Ikastolan ditugun beste argi batzuk ere, pasabideetakoak, kanpokoak... Tenporizadore baten bitartez jartzen dira martxan. Lehen batzuetan piztuta ahazten genituen, horrek alperrikako energia erabilpena suposa-tzen duelarik.

Programa honetan parte hartzen dugu, hamaiketakoaren garaian ahalik eta hondakin gutxien sortzea helburu duena. Hori lortzeko “bokatoiak” banatu ziren. Aluminio papera edo poltsak erabili beharrean bokatoia izena duten zorro modukoak erabiltzen dituzte gure ikasleek. Ez hori bakarrik, frutaren kontsumoa bultzatu dugu, hori dela eta zabor gutxiago ekartzen dugu ikastolara. Platano edo sagar batek ez dute ezer behar babestuta egoteko, motxilan joan daitezke arazorik gabe. Programa honetan parte hartzeagatik Trantsizio Ekologikoko eta Erronka Demografikorako Ministerioren aitorpena jaso genuen bere garaian.

Ikastolan bukatu da txokolatada bat egin ondoren sortzen zen zabor pila. Erabilera bakarreko plastikozko edalon-tziak alde batera utzi eta edalontzi berrerabilgarri, sendo eta hautsiezinak erosi ditugu. Hauek erabili ondoren, garbigailuan sartzen ditugu eta hurrengorako gordetzen ditugu.

Zero papera estrategia bultzatzen ari gara ahalik eta paper gutxien erabiltzeko. Aspaldiko partez zirkularrak posta elektronikoaren bidez bidaltzen hasi ginen eta azkeneko pausua boletinak digitalki argitaratzea izan da. Tableten erabilerarekin irakasleek fotokopia gutxiago ateratzen dituzte.

Tarteka garbiketa taldeak antolatzen ditugu gure ikastolako inguruak garbitzeko. Honela, lurrera zenbat zabor botatzen dugun ikusteko aukera dugu eta zabor horrek ingurumenean izan dezakeen eragin kaltegarria ere bai.

Hezkuntza proiektu desberdinak aurrera eraman ditugu horien artean “Herri garbia, herri argia” izenekoa konpetentzien inguruko nazioarteko Keycolab konferen-tzian aurkeztu zena. Bestalde, urtero prestakuntza tarte bat izaten dugu Jurramendiko Ur eta Zabor Mankomunitateak lagunduta. Tailer ezberdinak antolatzen dituzte. Aurreko astean, esaterako, Zer egin sobera dugun janariarekin izenburua zuen bat izan genuen. Ideia asko eman zizkiguten, hala nola, izozkailuan gordetzea, hurrengo egunerako uztea, berriro erabiltzea beste plater bat egiteko (ogiarekin zopa edo torrijak egin daitezke), erosketa egunero egitea behar dena planifikatuz... Honetaz gain, konposta egiteko urratsak azaldu zizkiguten.