akizuen bezala, Ibaialde Ikastola Lodosan kokatua dago, Nafarroako Erriberan dagoen ikastola oso txikia da. Ikastola kokatua dagoen zonaldea kontutan harturik, gure inguruko egoera soziolinguistikoa berezia da. Urte batzuetan ekintza desberdinak burutu izan ditugu guraso zein haurrentzat, euskara indartzeko eta gu ezagutarazteko, baina Covid 19-a dela eta azkeneko urte hauetan dena bertan behera utzia genuen eta hori aldatzeko garaia iritsi zela pentsatuz, ekintzak egiteari eman diogu.

Azaroa eta abendua bitartean kanpo zein barne ekintza desberdinak prestatu ditu Ibaialde Ikastolak.

Kanpo ekintzak ez dira Lodosako herrian mugatu, gure ikastolako haurrak herri desberdinetatik datozenez, ekintzak ere herri desberdinetan egin ditugu.

Ekintza batzuek gurasoei begira egin dira eta beste batzuk haurrei begira.

Azaroan bi ekintza egin genituen, azaroaren 17an eta azaroaren 26an.

Azaroaren 17an, Sartagudako kultur etxera joan ginen eta bertan "Mirando al futuro: la escuela digital" entzunaldia izan genuen Josune Gerekak emana. Josune Gereka, Ikastolen Elkarteko IKT arduraduna da. Bertan, gaur egun haurrengan mundu digitalak duen eragin, onura eta arriskuez hitz egin zigun.

Azaroaren 26an, Andosillako kasinora joan ginen eta han "Educar sin miendo" entzunaldia jaso genuen Leticia Garcésen bidez. Leticia Garcés, pedagogoa eta hezkuntza emozionalean trebea da. Beldur gabe hezteak, haurtzaroan tratu onean hezteak duen garrantziaz sentsibilizatzean datza, gurasoen gaitasunak hobetuz. Helburu nagusia maitasunez hezi-tzearen garrantziaz kontzientziatzea da. Bi ekintza hauetara hainbat guraso etorri ziren eta oso gustora ibili ginen hartu emanean.

Abenduaren 2an haurrentzako ekintza izan genuen Euskararen Eguna zela aprobetxatuz. Lodosako kultur etxean, ipuin kontalaria eta txotxongilo tailerra izan genituen. Izugarrizko arrakasta izan zuen, inguru desberdinetako haur eta gurasoak gerturatu ziren eta oso giro polita sortu zen. Lehenengo ipuina entzuten aritu ginen eta ondoren haurrek eskulanak egiten. Amaitzeko txokolatada ere izan genuen: ze goxoa zegoen!

Ikastola mailan burutu diren barne ekintza guztien artean, bi iruditu zaizkigu aipagarrienak: Euskararen Egunarengatik egindako ospakizun berezia eta Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Egunean egindako barne lanketa.

Lehenik eta behin, Euskararen Egunean egindako ospakizunaren nondik-norakoak aipatuko dizkizuegu. Ikastolako lan taldetik, garrantzitsua ikusi genuen hain egun berezi bati bere lekua ematea; are gehiago gure ikastolaren kokapenarengatik. Eguna iritsi baino lehen, aldez aurreko lanketa eman zen ziklo guztietan.

Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailako ikasleek Argitxoren gutun bat jaso zuten, haien euskararekiko konpromezua txalotuz eta euskara egiteko grina hauspotuz. Horretaz gain, txikienek Argitxoren panpin bat txandaka etxera eraman zuten, horrela etxean ere euskararen erabilera bultzatzeko.

Lehen Hezkuntzan, ikasleekin, gaiaren inguruan luze eta sakon aritu ginen eta haiek ere euskara bizirik mantentzeko konpromisoa eta partaidetzaren garrantziaren jabe zirela argi ikusi genuen.

Euskararen egunean ekitaldi desberdinez jositako eguna aurkeztu zi-tzaien ikasleei. Egunari hasiera emateko, ikastola osan zehar prestaturiko ginkana bat egin zuten. Ginkanan hainbat pista ematen zitzaizkien eta pista bakoitzarekin, Argitxoren puzle bat osatzeko pieza bana.

Ondoren, karaoke bat egon zen, non talde bakoitzaren euskarazko abesti gogokoenak bildu genituen. Oso sorpresa atsegina izan zen haientzat eta asko disfrutatu zuten.

Jarraian, eskulan tailerra prestatua zegoen. Nagusiek, Argitxoren aurpegiaren pin bat egin zuten, oso arrakastatsua izan zen hau ere, izan ere, egunero etortzen dira ikasleak pin-a arropan jantzita. Txikienekin Argitxoren domina egin zen eta poz-pozik eraman zuten etxera lepotik zintzilik. Hori eta gero, jolas desberdinak antolatu ziren adinaren arabera.

Egunari amaiera emateko, sukalda-tze tailerra egin zen: animalia aurpegiak egin zituzten fruta desberdinekin ogi xerren edota arroz tortiten gainean. Oso gustora aritu ziren eta bazkal osterako eraman zituzten jantokira.

Egunari itxiera ematearren, talde bakoitzak asanbladan egunaren inguruan hausnartu zuen.

Egindako beste ekintza polit bat, Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Egunean egindakoa izan zen. Egunean bertan, egun hori eduki behar izanaren zergatiaren inguruan aritu ginen taldeka.

Horretaz gain, talde bakoitzaren ezaugarriak kontuan harturik, gaiarekin bat egiten zuten hainbat abesti eta bideo jarri genizkien. Horien inguruan solasean aritu ginen, gaia haiengan pizten zuen sentimendu desberdinak azaleratu ziren, haien inguruan gertaturiko egoera batzuk ere aipatu zituzten ikasleetako batzuk eta abesti batzuen letren inguruan hausnartu genuen. Aldez aurretik, ikasleei egun horretarako zerbait morea ekar zezaten eskatu zitzaien eta patio orduan egindako pankartarekin argazki polita atera zuten ikasleek.