rangoiti Ikastola, Nafarroako beste ikastolen antzera, kooperatiba bat da, eta honek proiektu komun bat partekatzen duten pertsonek osatzen dutela esan nahi du. Hauxe da gure eredua.

Gure ikastolako kooperatibistak gurasoak dira eta irakasle zein langile ez dozenteekin batera elkarlanean aritzen dira, ez bakarrik ikasleei dagokien eremuetan, baita herrian zein gertuko gizartean eragiten ere.

Ikastolaren izaeran dago gizarte bokazio hau, herritik sortua eta herriarentzat. Berdintasuna, parekidetasuna, inklusioa, jasangarritasuna, elkartasuna, ardura eta lana. Hauek dira gure balio nagusienetako batzuk. Eta hori horrela izanik, ikastolak sarean egiten du lan, hezkun- tza komunitatea osatzen duten pertsona ororen inplikazioari esker. Guztion ekarpenekin guztiona den ikastetxea egunero eraikiz.

Zoritxarrez, pandemiak eragindako egoerak, ikastolako dinamikak hautsi zituen duela urte pare bat, COVID 19-ak ikastolako egunerokoa goitik behera baldintzatu zuelarik.

Hilabeteak pasa genituen isolaturik, gurasoak ikastolara hurbildu gabe, gure artean elkartu ezinik, klaseak amaitzean ikastolako patioan lasai egon gabe, adin ezberdinetako kideekin egon gabe, guraso batzordeek bultzatutako jarduerarik gabe, ospakizunik gabe...

Horrekin batera, ikastolako motorra indartzeko beharra sumatu zen, junta indartzeko beharra. Horri buelta emateko, junta osatzen zuten kideek talde kohesionatu bat osatzeko lanketa abiatu zuten. Aldi berean, juntakideak, ikastolako batzorde ezberdinetako arduradunak direlarik, gainerako familien funtzionamenduan eragiteko bideak ireki zituzten. Hau da, kooperatibismoaren eredua berreskuratzeko ahaleginekin hasi ginen. Pandemiaren salbuespen egoerari buelta emateko bidean.

Gauzak horrela eta besteak beste, kooperatibismoa indartzeko helburuarekin, auzolanak antolatzen hasi ginen.

Hiru auzolan erraldoi dira martxan ditugunak dagoeneko ikastolako juntak bideraturik, familia guztiekin zein irakasle eta ikasleekin elkarlanean aurrera ateratzen ari direnak. Elkarrekin ikastolako beharrei erantzutea da gure nahia, beti, ikaslea erdigunean dagoelarik.

Lehenik eta behin, biltegiaren auzolana dugu. Honen helburua pandemia bitartean eraikitako biltegia antolatzea da. Ikastolako materialaren berrantolaketa, inbentarioa eta antolaketaz arduratzen ari dira auzolan honetako partaideak.

Bestetik, inguruko eremu berdearen auzolana jarri da martxan. Honen helburua belardia, zuhaitzak, landareak eta baratza berritzea izango da, behar diren erabakiak hartuz eta Zangozako mankomunitatearekin elkarlanean arituz: lur berria ekarri, inguruko konpost organikoa erabili, ureztatze-sistemarik egokiena bilatu, landaketak antolatu, aurrera begirako jasangarritasuna bermatu...

Azkenik, jolastokiaren auzolana dugu. Honetan, azkeneko urteetako lan pedagogikoari jarraituz, haurren interesak entzunez, jolas espazio ezberdinetarako proposamenak jaso eta burutzeko asmoa dago.

Arangoiti Ikastolak, herritik herriarentzat lan egiten duen ikastetxea izanik, urteetan zehar herrian osatu duen sareari ateak zabalduko dizkio hezkuntza komunitatea osatzen duten, osatuko duten eta bere garaian osatu zuten familia, ikasle, gazte, aitona-amona... guztiei gurekin parte hartzeko gonbita luzatuz. Elkarrekin herria egiten jarrai-tzeko, gure haurrak herriko eta zonaldeko etorkizuna direlako eta guztion koordinazioa eta parte har-tzearekin gure baloreak transmiti-tzen jarraitu nahi dugulako.

Zinez sinisten dugu Arangoiti Ikastolan familien eta langileen konpromisoa eta lana gure helburu didaktikoen lorpenerako bideak direla eta horretan ari gara buru belarri. Elkarrekin aurrera eginez.