BILBO. Estricalla taldeak "Dramatik-Thlon" izenburuko disko berria argitaratu berri du. Lana CD formatuan kaleratu da jada, baina LP formatuan abuztuan iritsiko da, eta bitartean disko osoa entzungai dago estricalla.bandcamp.com helbidean.
Taldeak jakinarazi duenez, disko berria 2016. urteko hasieran grabatu eta nahastu zen Zarauzko Fidelenea estudioan, Mikel Kazalisen aginduetara, eta masterizazioa Doctor Master-en lana izan da. Diskoaren diseinua eta maketazazioa Estricallak eta Zelatan Photofilmak-ek egin dituzte.
"Dramatik-Thlon" diskoak 11 abesti berri ditu, eta tartean kolaborazio ezberdinak izan dira, hala nola Aitor Abio, Angela Davis, Miren Aranguren edota Bullet Lavolta taldeko Yukki Gipe-renak.