BILBO. Horrela, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, salmenta guneetan zein on line salgai zeuden sarrera guztiak salduta, beteta dago BECeko eduukiera, eta, beraz ez da sarrera gehiagorik jarriko salgai. Irailaren 12an, Txapelketa Nagusia aurkeztearekin batera, finaleko sarrerak salgai jarri ziren Bertsozale Elkarteko bazkideentzat, eta urriaren 2tik bazkide ez direnek ere horiek erosteko aukera izan zuten.

Hala ere, finalerako autobus eta bazkari txartelak oraindik eros daitezke www.bertsosarrerak.eus webgunean. Gainera, Bertsozale Elkarteak gogoratu du saio guztiek edukiera mugatua dutela eta bertsozaleek saio guztietarako sarrerak aurrez eros ditzaketela www.bertsosarerrak.eus webgunean.