EEUSKALTZAINDIAREN mendeurrenarenharira, topaketa akademikoetatikharago doazen kultur ekitaldiakantolatu ditu Akademiak EuskalHerriko hainbat sortzailerekin batera. Horietakobat da Ghero, Patxo Telleriak, Mikel Martinezeketa Jokin Oregik ekarria. Hauez aparte,Aukeran Dantzan taldeak Biz Hitzaikuskizuna prestatu du; Bilboko Koral elkarteakMende berria kantuz emanaldi ibiltariakegingo ditu eta Bernardo Atxaga idazleak etaJose Cruz Gurrutxaga aktoreak irakurraldidramatizatua ondu dute: Astelehen eta AstearteBuruzuriak kontzertu zikloak eskainikodituzte Bilbon eta Donostian.

Ghero antzezlanak etorkizun urruna du hizpide.3000. urtea da. Euskara desagertzekozorian dago. Azken euskaldunak izkin eginnahi dio halabeharrari. Hortxe kokatu behardugu Ghero. Azken euskalduna, Tartean Teatroaantzerki konpainiaren azken lana. Baina,existituko al da euskara 3000. urtean? KoldoMitxelenaren hitzak bere egin ditu Patxo Telleriak,antzezlanaren egileak: “Benetako misterioaez da gure hizkuntzaren jatorria, berebiziraupena baizik”.

Denboran milurteko bat aurrera salto eginda,oraindik existitzen ez den hizkuntzabatean, Hizkuntza Globalean, hitz egiten dumunduko gizateria osoak: “Etorkizuneko distopiahorretan kokatu dugu istorioa. Askok,gainera, ontzat joko lukete balizko egoera hori,asko direlako historian zehar eta gaur egunere hizkuntza aniztasuna traba eta mugabezala ikusten dutenak. Beti existitu izan daunibertsaltasunaren aldeko korronte hori”,azaldu du Telleriak.

Bada, etorkizuneko gizarte horretan, badagofamilia egoskor bat, errealitateari eta ingurukojoerei uko eginez, belaunaldiz belaunaldieuskara zaindu, gorde eta transmititzeazarduratu dena. “Familia horretako kide batekbizirik jarraitzen du, baina hilzorian dago.Bera da munduan euskaraz dakien bakarra.Bera joatearekin batera euskara behin-betikodesagertuko da”, kontatu du aktoreak.Horixe da, hain zuzen ere, Ghero-ren abiapuntua.“Batzuek esan digute ezkorrak garelaeuskara desagertzeko zorian kokatu dugulako;guk, ordea, ez dugu hori horrela ikusten.Euskarak 3000. urtean bizirik jarraitzenduela esaten ari gara. Oraintxe sinatuko nukenik hori. Historiak erakutsi digu hizkuntzakjaio, bizi, batzuetan haien artean batu etaazkenik hil egiten direla. Hitz egiten dugungaztelania ere hildako latinaren ondorengoada”, argudiatu du Telleriak.

AZKEN EUSKALDUNA Hilzorian dago euskararenazken zaindaria, hilzorian dago euskara.“Etorkizun horretan, baina, hiltzea ez dakontu larria. Medikuntzan eta zientzian orohar egindako aurrerapenek gertaera lasai etakasik zoriontsua bihurtu dute heriotza. Gurelagunari, ordea, aspalditik ezagutu ez duen kezka piztu zaio bere existentziaren hondarrean.Ghero izango al da familiak belaunaldizbelaunaldi utzi duen ondarearen suntsitzailea?Ghero izango da euskararen desagerpenarenerruduna?”, galdegin du Telleriak.Pertsonaia futurista horrentzat gogorra izanda familiak belaunaldiz belaunaldi egin duenlanarekin jarraitzea: “euskara zama izan daberarentzat”, azaldu du Telleriak. “RuperOrdorikak ere esaten du: euskaldun izateazein nekeza den? Protagonistaren kasuan,askoz gehiago. Familiakoekin bakarrik hitzegin ahal izan du euskaraz, eta orain, inorekinez. Senide guztiak hil zirenetik, Gherok ez dueuskaraz hitz egin. Are gehiago, geroztikeuskaraz zekienik ere ez du jakin. Hiltzerakomomentu horretan, baina, bizitzari eutsi nahidiote biek: gizakiak eta hizkuntzak berak”,azaldu du Telleriak.Sortaldeko Xerezadek bere bizia salbatzekoegin bezala, euskararen zaindariak ere ipuineihelduko die euskara salbatzeko. Hilzorianondoan duen terapeuta limurtzen saiatukoda Ghero: “Narrazioen narrazioa da antzezlana,kondairen kondaira bat”, jakinarazi duTelleriak. “Protagonistak, bizitzari eta euskararieusteko, terapeutari kontatzen dizkionistorioak izango dira antzezlanaren ardatza.Bederatzi istorio, bederatzi poema, euskararenplanetaren inguruan orbitatzen. Gurehizkuntzak historian zehar bizi izan dituenegoera ezberdinak gogoratuko ditugu horienbidez”.

HIZKUNTZEI GORAZARRE Ghero. Azkeneuskalduna antzezlaneko protagonista nagusiaeuskara da eta “hizkuntza txiki” honeniraupenaren misterioarekiko harridura etamiresmena dira nagusi. Mezua, baina, haratagodoa: “Euskarari ez ezik, hizkuntzaguztiei egin nahi diegu gorazarre,hizkuntza aniztasunari, gizateriarenondare kultural ukiezinari.Tamalez, denborarekinurrituz doan patrimonioada”, azaldu duantzerkigile bilbotarrak.Horrexegatik, dozena bathizkuntza desberdin erabilidituzte ikuskizunean:euskara, jakina; baina baitaingelesa, frantsesa, gaztelania,txinera, katalana edogaliziera ere. Hildako hizkuntzakere erabili dituzte: latina, miq-mackera(Ternuako aborigenen hizkuntza), iberoa,protoeuskara? Eta oraindik existitzen ez denhizkuntza bat: Hizkuntza Globala. “Ez duguinolako azpititulu sistemarik erabiliko, ez baitabeharrezkoa izango. Dena pentsatuta dagoedozein ikuslek trama arazorik gabe ulertzeko,hizkuntza horiek ezagutzeko beharrikgabe”, adierazi du Telleriak.

KOMEDIA SOLEMNEA Barre egitera ohitu gaituTartean Teatroa antzerki konpainiak bereeuskarazko azken obretan (Ez dok hiru,Desentxufatuak, Euskarazetamol...), eta Gherokere badu horretarako asmo argia. Halaere, komedia baino zerbait gehiago dela dioTelleriak: “komedia solemnea da. Barre egitekomomentuak egongo dira, jakina. Antzezlanakbadu horretarako asmoa. Istorioarenmuinak, ordea, ez du berezumorerako tarte handirikuzten, asuntoa serioa da etamomentu gutxi batzuetanbromarako aukera gutxiegongo da”.Izan ere, etorkizunekobalizko istorio hau osogertutik bizi dugu euskaldunok:“Istorioa mila urtebarru kokatzeak aukeraasko ematen digu antzezlanarekinjolasteko; gaia ordea,gaur egungoa da. Euskaldunokbadakigu zer nolako esfortzua eskatzenduen euskaraz egiteak. Errazenera jogenezake, indarrean dagoen hizkuntzan egineta buruhausteak saihestu. Askoz ere errazagoada amore ematea, hizkuntza hori ahaztea.Hala ere, ez dugu inoiz etsi”, azaldu duTelleriak.Hizkuntzak izaki bizidunekin alderatu dituaktoreak: “Milaka landare eta animaliaespezierekin gertatu bezala, hizkuntza txikiakdesagertzen ari dira, pixkanaka eta erremediorikgabe. Soilik indartsuenak gailentzendira. Izaki bizidunek bezala, hizkuntzekere bizirauteko grina dute. Zergatik larritu daGhero bere hilzorian, ordura arte kezkatu ezbada? Bizi nahiaren deiadarra entzun duelako”.Telleriaren ustez, hizkuntza animalia batda, zentzu zabalean: “Animalia predatzaileada, eta hizkuntza handi batek txiki bat harrapatzenbadu, jan egiten du”.

ZEROTIK HASITA Berezko sorkuntzaz hitzegin beharrean gaude Tartean Teatroa antzerkikonpainia definitzerakoan, beti erehiruko ardatz berak ekarria: Patxo Telleria,obren egile bezala; Jokin Oregi, zuzendaribezala; eta Mikel Martinez, aktore bezala,Telleria bera ondoan duela. “Gure ekoizpenaktaldekideek sortutako ideia eta testuetanoinarritzen dira beti”, argitu du Telleriak.Dena den, asko izan dira Tartean-eko hirukotehorretara batu direnak. Ghero. AzkenEuskalduna antzezlanean, adibidez, lagunizango dituzte Olatz Ganboa, Ane Pikaza etaIñaki Maruri aktoreak. Ana Garay arduratukoda eszenografiaz, konpainiak berak “estetikokiausarta” moduan definitu duen obraleunduz.Azaroaren 20an aurkeztuko dute antzezlanajendaurrean, non eta Bilboko Arriaga Antzokian.Bi egunez taularatuko dute obra bertan,asteartean eta asteazkenean, eta hortik aurreraEuskal Herri osoa igaroko duen birari ekingodiote. Momentuz, 2019ko udazkena artelotuta dituzte emanaldiak.