BILBO. Albert Pla Arriagan izango da martzoarean 7an arratsaldeko 19:30ean,"Miedo" lanarekin. Miedo izeneko proiektuan, artista paregabeak musika eta abestiak, antzerkiko testuak eta irudimenez betetako proiekzioak erabili ditu poetika harrigarria duen multimedia ikuskizuna sortzeko.

antautore katalanak bidaia intimo eta oso pertsonala proposatzen digu, haurtzarotik heriotzaren ondorenera arte, gure pentsamenduek elikatuta gure buruan bizi den mamu horrek, beldurrak, eragiten dizkigun sentsazioetatik, emozioetatik eta sentimenduetatik. Albert Plak berak, antzerki musikal, kontzertu edo errezitaldi antzeztu gisa definitzen du Miedo lan hori, eta bertan gizakion ohiko beldurren azterketa egitera gonbidatzen gaitu, ironiaz betetakoa, norberaren buruari edo heriotzari diegun beldurra, adibidez. Bata bestearen ondoren, abestiak sortzen dira, beldur horiek urruntzeko edo aurre egiteko modu gisa. Eta, amaitzeko, barrearen katarsia, liberazioa.

Complejo Teatral de Buenos Aires izenekoak ekoiztu duen (Argentinako hiriburuko Regio Antzokian estreinatu zen 2018ko urtarrilaren 25ean) proiektu berri honetan, Albert Plak hainbat diziplina fusionatu ditu. Izan ere, azpimarragarriak dira musika eta abestiak, antzerkiko testuak eta abangoardiako teknologiak erabiltzen dituela, poetika harrigarria duen multimedia ikuskizuna lortuz. Zuzendaritza, aurreko beste lan batzuetan ere Albert Plarekin aritu den Pepe Miraveteren eskutik dator, eta musikak Raül Refree musikari, konposatzaile eta Espainiako erreferentziazko musika ekoizleetako batek idatzi ditu.

Ikusteko harrigarria

Miedo harrigarria da ikusteko, mapping-aren munduan Europako erreferentziazkoetako bat eta aitzindaria den (Gaudiren Batlló Etxeko mapping-aren sortzaileak dira, besteak beste) “Nueveojos” estudioaren eskutik datozen proiekzio azpimarragarriekin. Horrez gain, arte diseinuaren ekarpena ere azpimarratu behar da, Juliana Lafittek eta Manuel Mendanhak osatzen duten “Mondongo" bikotearen lana. Artearen munduan ospe handia duen artista argentinar bikoteak mundu osoko museoetan eta galerietan egiten ditu erakusketak. Elementu horien guztien fusioaren ondorioz, Miedo oso ikuskizun erakargarria bilakatzen da, Albert Pla paregabearen eskutik.

ARRIAGA ANTZOKIKO SARRERAK

? 8,50 eta 25 euro artean (beherapenekin)

? Salgai www.teatroarriaga.eus helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.