No hay nada mejor que escribir una canción diskoa plazaratu zenetik jada hamarkada bat igaro denean, Víctor Manuel abeslari eta musikagileak Casi nada está en su sitio lan berriarekin Baluartera etorriko da ostiralean, arratsaldeko 20.30ean. Diskoak hogei bat abesti original biltzen ditu, guztiak 2018ko urtarrilak 10etik martxoak 23ra bitartean idatzitakoak. Victor Manuelek berak onartu duenez, bere musika ibilbidean sekula ez zuen "horrenbeste abesti bata bestearen jarraian idatzi". Kontzerturako sarrerak 35, 41 eta 45 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke.