DONOSTIA - Beste Max bat Kukai dantza taldearentzat... Nola jaso duzue sari hau?

?Estresante samarra izan zen Valladolidera iristea ?bertan banatu zirensariak?, izan ere, taldeak aurrekoegunean emanaldia zeukan Ceutan.Harrapatuta ibili gara, baina osopozik hartu dugu saria. Erritu prozesu intenso eta interesgarria izanda, proiektuko kide garen guztioiarrasto handia utzi diguna. Kasuhonetan, gure taldean lanean arituden Sharon Fridmanek saria jasotzea... Dudarik gabe berarentzatpertsonalki sari pertsonal garrantzitsua da, baina baita Kukai eta Erriturentzat ere, berak diseinatutakokoreografia horren atzean lantaldeosoa dagoelako.

‘Erritu’rentzat bultzada izango da?

?Hori ezin da jakin. Errituk bere bideadarama, oso bide ona izaten ari da,Euskal Herriko zein Espainiako emanaldietan. Guri egunerokoak ematendigu bultzada eta baita jendearenharrerak ere; publiko asko etortzenari dela ikusteak eta antzokitan programatzen dutela ikusteak. Jendeaseguraski Erritu ikustean Max sariazere gogoratuko da, baina guk garrantzia ematen diogu eguneroko martxari eta antzokietan eta emanaldietandugun harrerari.

Nolakoa izan da Sharon Fridmanekin lan egitea?

?Berezia. Kukairen baitan ez da berriakanpoko koreografo batekin lan egitea. Kasu honetan Erritu barneratzekopertsona egokiena izan dela uste dut,izan ere gure lana zein den oso ondoulertu eta barneratu du. Sentsibilitate berezia du jatorri tradizionalekodantzen inguruan, hortan hasi baitzen. Espiritualtasuna oso faktoregarrantzitsua da bere bizitzan eta lanean eta Errituk badauka espiritualtasunetik asko. Prozesuan ikuspuntuezberdinak izan ditugu, puntu komunera heldu gara eta modu oso ososakonean egindako lana izan da etahori emaitzan nabaritzen da.

Espiritualtasuna aipatzen duzu...nolakoa da ‘Erritu’? Nola deskribatuko zenuke?

- Dantzari baten ziklo bital bat da.Bakardade absolututik eta sentimendu errepikakor batetik abiatutakosekuentzia luze eta fisiko baten ondorioz, trantze batean sartu eta ziklobital bat sortzen da. Norbanako batekbakardade horretatik utilidade bateraikitzen du eta hor kontzeptu askogertatzen dira: bakardadea, jaiotza,heriotza... gordintasun horretatik etaoso benetakotasun horretatik egindako lana izanik, publikoaren barnealdera heltzen da.

Izenera joz? Zein erreferentzia egiten zaie errituei?

?Ikuskizuna bera errituala dela esango nuke. Antzokira joaten den jendeak erritual bat bizitzea nahi dugu,eta erritual horren parte izatea. Sortze garaian bai kanta eta baita dantza erritualak ere oinarria izan dira,abiapuntua; baina ez da errituenerreplika, ikuskizuna bera erritualabaita.

Nola sortu zen proiektua?

?Oskara ostean errituen ingurukozeozer egingo genuela argi nuen, gurekultura tradizionalean garrantzi handia dutelako eta dantza horrekin lotuta dagoelako. Gainera, gogo handianuen antzokietan lan egiteaz gainespazio berezietan egiteko, baitamusika koralarekin zerbait egitekoere. Ideia horiek bateratzen joan zireneta Sharon pertsona egokiena izangozela erabaki ostean proiektua abiaratu genuen.

Urtebete darama ‘Erritu’k oholtzagainean jadanik? Ibilbidea geratzen zaio oraindik, ezta?

?Bai, bai. Aurten dezente egingo diraeta hurrengo urtean ere. Gainera, udako solstizioa ospatzeko Txillida Lekunegongo gara. Ibilbide luzea oparo diotErrituri.

Zerk egiten du berezi Kukai?

?Ez dakit... Nik uste gure hasierakoprintzipioekin oso modu koherenteanjarraitzen dugula lanean. Proiektuezberdinak egiten ditugu, dantzarienlantaldea, teknikoa... Izugarrizko gaitasuna dute denek. Hori esanda, esango nuke sorkuntza garaikidea edodantza garaikidea egiten dutenkonpainiak milioika direla, baina gukpanorama horretan original etiketatxo hori daukagu, euskal dantza tradizionaletik hazten gara, sorkuntzagaraikidea egiten dugu... dantza garaikideko ikuskizunak izan daitezkeenarren, segur aski nortasun propio osopotente bat dutela igartzen da. Saiatzen gara detaileak ahalik eta gehienzaintzen? Momentu onean gaudelaesan dezakegu eta hemendik gainnazioarte mailan gune berezietan arigara mugitzen; horrek adierazten dugure lana oso ondo onartua izaten aridela. Faktore horien guztien baturada Kukai berezi egiten duena.

Nola bihurtzen dira euskal dantzatradizionalak hizkuntza unibertsal?

?Nik uste dut euskal dantza tradizionala unibertsala dela beti. Bere esanahia dauka eta mugimendua da.Horren adibide da Euskal Herriandauden dantza talde askok folklorejaialdietan duten harrera. Lehen mailako garrantzia du gure lanetan; gaisorkuntzan dantza tradizionaletikabiatuta ikuskizun garaikideak sortzen ditugu; izan ere, Kukai osatzendugun dantzariak formazioz dantzatradizionalean hezitakoak gara,mugimendu naturalena, barneanduguna, hori da.

SGAEko burua den Pilar JuradokMax sarietan dantzaren paperaaldarrikatu zuen, garrantzi handiagoa eman behar zaiola esanez. Zuknola ikusten duzu egoera?

?Egoera diferente pila bat daude.Modu orokorrean esatea zaila da, baina egia da gure lehenengo ikuskizunak martxan jarri zirenetik nabaritzen dela hainbat eremutan dantzaklekua irabazi duela. Hala ere, lan askodago egiteko oraindik: sektore prekarizatua da dantzarena, kultur ekipamenduak eta sortzaile dinamikak batzeko lan handia dago, hezkuntza etasormena batzeko... Urratsak ematenari dira baina errealitate diferenteasko dago. Euskal Herriaren kasuansortzaile oso interesgarriak daude, osoanitza da denok osatzen duguneskaintza. Horregatik, sorkuntza maila nabarmenduko nuke. Hala ere,dantzaren aldarrikapena egiteak ezdu ezertarako balio kulturaren papera txikia bada. Kulturak ezin du izanaisialdirako produktu bat, gizartearen ardatzetako bat izan behar du;hezkuntza, garraioa eta osasuna bezalaxe. Horretarako kultur politikakeraiki behar dira, hala, sektore guztiek gora egingo dute.