DONOSTIA. Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako gure historiari buruz ezagutzen ez ditugun pasarteak gizarteratzeko hitzaldi zikloa asteartean amaituko da. Urtero antolatzen duen hitzaldi sorta hau Gipuzkoako Historiako pasadizu ezezagun edo gutxi ezagunak edota ezagunak direnak eguneratzeko asmoarekin. Azken batean, egun egiten ari diren ikerketa historikoa eta gizarteratzea uztartu nahi dugu.

Sei hitzaldi izan dira guztira Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jaso direnak.

Ekainak 18. Las artes como imagen del poder y gloria del linaje. La promoción artística de María de Lazcano y Sarría (1593-1664), señora de la casa de Lazcano.

Maria de Lazcano y Sarría (1593-1664), Lazcano etxeko nagusia, Gipuzkoako familia noble batean jaioa, artearen sustapenaren alde egin zuen lanarengatik nabarmendu zen. Hitzaldi honetan gai hauek azalduko ditugu: Lazkaoko Santa Teresa eta Santa Ana komentuei emandako babesa, toki horretan bertan eraikitako jauregia, Jesusen Lagundiaren ikastetxearen fundazioa Donostian, eta objektu artistikoen enkarguak. Arte-sustapen horren azpian zeuden luxua, debozioa eta itxura egiteko nahia, horiek baitziren garai hartako ezaugarri nagusienak (Barrokoa eta Kontrarreforma).

HIZLARIA Cesar Benito Conde, Artearen Historian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean; Europa eta Atlantiar Mundua masterra egin zuen unibertsitate horretan, eta gaur egun, doktoretza tesia egiten ari da Ikertzaileen Prestakuntzarako, Eusko Jaurlaritzaren beka batekin. Bere ikerketa lerro nagusienak Gipuzkoako emakumeen sustapen artistikoaren ingurukoak dira (XVII. mendearen lehen erdia), une horietan Espainian nagusi ziren idea artistikoen testuinguruan kokatuta (Klasizismoa), eta Kontrarreforma katolikoaren esparruan.