"Invencible" komedia estreinatu zen atzo Euskalduna Jauregian
Gaur egungo satira sozialaren lanik interesgarrienetako bat da
BILBAO. Atzo goizean, antzezle talde osoak, Maribel Verdúk, Jorge Boschek, Pilar Castrok eta Jorge Calvok, komunikabideen aurrean aurkeztu dute antzezlana. Eta gaur arratsaldean, 20:00etan, eskainiko dute lehenengo emanaldia.
Trama estatus sozial eta kultural handiko bikote baten inguruan garatzen da. Krisi ekonomikoaren ondorioz, periferiako auzo xumeago batera joan behar dira bizitzera. Bertan, auzokoekin harremanetan jartzea erabakitzen dute, ingurune berrira egokitzeko asmoz. Hasieran asmo onen adierazpena omen dena bi alderdientzako amesgaizto bihurtzen da azkenean, eta kalte konponezina sorrarazten du bikote ahulenean.
Kritikari guztiak bat etorri dira lan hau laudatzean. Izan ere, komediaren ikuspegitik azaldu arren, estatus sozial eta kultural desberdineko pertsonen arteko harremanen ankertasuna erakusten du bete-betean, baita elkarri egin diezaioketen mina ere.
IKUSKIZUNA: INVENCIBLE
EGUNAK: ABUZTUAK 21 - IRAILAK 8
LEKUA: 0B-A1 ARETOA
PREZIOA: 32 EURO (kudeaketa-gastuak barne)
Sarrerak salgai www.euskalduna.eus webgunean, Jauregiko txarteldegietan eta Kutxabank kutxazainetan
Sinopsia
Gizarte eta kultura aldetik goi mailako estatusa duen bikoteak hiriaren kanpoaldeko auzo xumeago batera joan behar du bizitzera, krisi ekonomikoaren ondorioz. Heltzean, albokoekin erlazionatzea erabakiko dute, ingurune berrira egokitzeko. Hasiera batean asmo onez betetako ekintza zirudiena, amesgaiztoa bilakatuko da bi aldeentzat, bikote ahulenean kalte konponezina sortuz.
Más en Cultura
-
Josep, vocalista de La Raíz: “El éxito llegó repentinamente y demasiado fuerte, nos desbordó”
-
Navarra se suma a las Jornadas Europeas de Patrimonio, que tendrán lugar entre el 26 de septiembre y el 5 de octubre
-
El filólogo Víctor del Moral gana el Premio Internacional de Crítica Literaria Amado Alonso
-
Teatrodix regresa en su 5ª edición con una apuesta por la internacionalización y la crítica social