BILBAO. Iaz bezala, Zinebik, Hego Amerikako herrialdeko Cinematecarekin lankidetzan, 13 film aurkeztuko ditu irailaren 5etik 10era, Zinebiren 61. edizioa izango denean.

Film guztiek bi alderdi azpimarragarri dituzte komunean. Alde batetik, zinegile gazteek egin dituzte, emakumeen presentzia azpimarragarriarekin, zuzendaritzan eta talde teknikoetan eta artistikoetan. Beste alde batetik, lan horiek Euskadiko egungo zinearen alderdi libreena, sortzailearena eta forma aldetik ausartena erakusten dute, oso begirada pertsonalen multzoa, mundu osoko zine garaikidean gaiari eta estilistikari dagokionez dituen eraikuntza konplexuen aurrean oso adi dagoena. Filmen ezaugarriak irekiera eta beste diziplina artistiko batzuekin duten elkarrizketa dira, gure garaiko zine abangoardiako film jardunbideen oso izaera hibridoaz jabetuta.

ZINEBIk Cinemateca Uruguayarekin batera egindako aukeraketa sei film luzek eta zazpi film laburrek osatzen dute. Horietako batzuek, iazko azaroan egin zen ZINEBIren 60. edizioaren programazioko zenbait sekziotan hartu zuten parte.

ZINEBIren talde antolatzaileak, etorkizunean ere zine latinoamerikarreko ekoizleekin eta zinegileekin dituen lotura historikoak sendotzen jarraitzeko asmoa erakutsi du, eta baita Euskadin eta Europan haien lanak estreinatzeko eta proiektu berriak aurkezteko plataforma izateko ere, film laburren eta zine dokumentalaren arloan, batez ere. Aurkezpen horretan parte hartu duten filmen ekoizleei eta zuzendariei ere eskerrak eman gura dizkie, euren laguntzarengatik. ZINEBIren arduradunen iritziz, horrelako ekimenek elkarren arteko ezagutzarako bide berriak ireki ditzakete etorkizunean, eta, agian, baita partekatutako zine proiektuen garapenerako ere.

ZINEBIk zine latinoamerikarrarekin duen erlazioa da Bilboko zinemaldi beteranoak bere historian zehar izan duen nortasun zeinuetako bat. Hego Amerikako herrialde askotako zinegileek Bilbo bisitatu dute euren lanak aurkezteko, eta horietako batzuek eszenatokira igo dira, sariak jasotzera, zinemaldiaren urteroko edizio bakoitzaren amaiera ekitaldietan.