BILBO. Donostian jaiotako Luisa Etxenike idazleak Nocturna Ediciones argitaratutako 'Aves del paraíso' eleberri berria aurkeztuko du Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. Ekitaldia etzi izango da, hilak 13, asteazkena, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Aurkezpenean Beñat Arginzoniz poetak eta César Coca kazetariak egongo dira autorearekin batera. Beti bezala, sarrera librea izango da aretoa bete arte.
Luisa Etxenikeren prosa bikainari, liburuki honetan James Ellsworth-en irudi paregabeak gehituko zaizkio, eta horien emaitza, sailkatzeko zaila den liburua da, sakona, lengoaia zatituarekin eta sinoptikoarekin batera ikerketa erakusten duena, bere etxera heltzean poliziak dokumentazioa eskatzen dion gizon bati dagokiona, auzokideek salaketa jarri dutelako, lekua, gehienetan hutsik dagoen arren, batzuetan argia ikusten dutelako. Gizonak eskalea dirudi, eta polizia ez da fio.
Luisa Etxenikek (Donostia) hainbat lan idatzi ditu: Absoluta presencia, El detective de sonidos, El ángulo ciego (Euskadi Literatura Saria), Los peces negros, Vino, El mal más grave, Efectos secundarios eta Aves del paraíso (Nocturna, 2019) eleberriak; La herencia (Buero Vallejo Saria), Gernika es ahora eta La entrevista antzezlanak; El arte de la pesca poema liburua eta hainbat kontakizun bilduma. Idatzizko prentsan eta irratian aritzeaz gain, idazketa sortzaile tailer bat zuzentzen du, eta Canal Europa kulturgune digitalaren eta Un Mundo de Escritoras literatur jaialdiaren zuzendaria da. Arteen eta Letren Ordenako Zaldun aintzatespena jaso du Frantziako Gobernuaren eskutik.