Bilbo -Nazien kontzentrazio esparrua, Fuhrerra, XX. mendeko Europako gerrarteko garaia Alemanian... Testuinguru horretan dena horrorea izan beharko lukeela ematen du. Baina barre algarentzat ere tartea badago; Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink umoregileak tragedian murgilduta ere umorea egiten jarraitu baitzuten garai latz horretan.

Orain, Tartean Konpainiak protagonista hauek errekuperatu, eta Simplicissimus Kabareta ondu du umorearen mugak auzitan jarriz. Hiru komikoen jarduna du hizpide Patxo Telleriak idatzitako eta Telleriak berak Jokin Oregirekin zuzendutako kabaretak.

Grunbaum eta Kurt Gerron haien ikuskizunen ondorioz kontzentrazio esparrutan sartu zituzten naziek baina, ez zituzten haien ikuskizunak alde batera utzi. Bertan, umorea egiten jarraitu baitzuten. Batzuetan naziek derrigortuta, eta beste ba-tzuetan berriz, bertako kideak entretenitzeko asmoz. Arriaga Antzokian estreinatuko da hilaren 26 eta 27an 19:30tan.

Werner Finken kasua berriz, ezberdina izan zen, ihes egitea lortu baitzuen. Hori da hain zuzen ere Patxo Telleriak berak egiten duen papera, eta oholtzan Olatz Ganboa eta Getari Etxegaraik laguntzen dute.

“Omenaldi ederra egiten zaie umoregile hauei”, Oregiren arabera. Ez zuten inoiz batera lan egin, baina XX. mendeko Europako gerrarteko garaian existitu ziren Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink, orain XXI. mendean, berriro igoko dira oholtzara. Izan ere, “Simplicissimusek espazio eta denbora mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizuak balira bezala, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik”; adierazpen askatasunari buruz hausnarketa sakona egiten baitu Telleriak.

“Obrak badu komedia asko baina baita drama eta tragediatik ere. Telleriak, trebezia handiz Alemaniara eraman gaitu, bi gerra mundialean arteko garaira, Hitler, naziak boterera iristear zeudela, eta boterean zeudenean ere”, Jokin Oregiren esanetan. Satira eta tragedia direla medio, umore politikoaren mugak zeintzuk diren auzitan jartzen da kabaret musikal honetan.

Kronologikoki ordenatuta daude gertaera guztiak; 20. hamarkadatik, umoregileak kontzentrazio esparruan hil zituztenera. Hala ere, hirurekin ez zen gauza bera gertatu. Telleriaren pertsonaiak, Werner Finkek bizirik mantentzea lortu baitzuen. Hain harrigarria izan zen bere istorioa, Bertolt Brechtek poema bat idatzi zuela haren omenez.

Hala ere, Patxo Telleriak atzo azpimarratu zuenez Simplicissimus obra ez da antzezlan historiko edo dokumental bat; hori ez baita helburua. Pertsonai hauek gai batzuk tratatzeko erabiltzen dituen herraminta dira. Eta zeintzuk dira? Umoreari buruzko hausnarketa egiten du Tartean Konpainiak obran; Telleriak azaldu zuenez, “umorea egiteko forma asko daude; batzuk botereari iseka egiten diote, beste batzuk ahulei...”. Are gehiago, hain da latza kabaret honetan ageri den kontestua, eszena batzuetan publikoak ez baitu ezta barre egingo zuzendari eta aktorearen esanetan.

Kanta originalak Bestalde, musikaren ardura Adrian Garcia de los Ojosek hartu du, eta ezinbestekoa da kabaret honetan atzo denek azpimarratu zutenez. Abesti eta musika guztia guztiz originala da, Telleriak idatzi eta Garcia de los Ojosek egindakoa. Guztira 12 abesti daude Simplicissimusen, denek kabaret estiloa jorratzen duten arren, jazz, pop... “jantzia” daukate. Kabaret musikalerako ondutako musika gainera, publikoaren eskura jartzea ari dira planteatzen; Simplicissimus liburuarekin gertatuko denaren an-tzera; obraren testuak liburu batean bildu eta antzezlanaren amaieran salduko baitira atzo adierazi zutenez.