EUSKAL literaturan, oraindela gutxira arte behintzat,ez dut uste Gerra Zibilaren“nobela historikoei” buruzhitz egin zitekeenik: iragana, iraganhori, ez zen historia bihurtuidazleentzat ?ezta, susmatzen dut,euskal herritar askorentzat ere?, orainazen oraindik; beste era bateanesanda, ez zen nahikoa fosildu asmokomertzialak edo apaindurazkoaknagusi diren azpigenero literariobaten bazka izaten hasteko. Horinabarmena da gaiaz arduratu direnegile anitzen lanetan, hala nolaRamon Saizarbitoriarenean ?Bihotzbi-tik hasita Lili eta biok arte, gutxienez?,Bernardo Atxagarenean ?gogoratu Soinujolearen semearekin?,Jokin Muñozenean ?Antzararenbidea? edo Garbiñe Ubedarenean?Hobe isilik?, gutxi batzukaipatzearren; ildo horretan kokatukonuke, bestalde, Mikel Ayerbek apailatutakoOur Wars: Short Fiction onBasque Conflicts ipuin antologiarenarku kronologikoaren justifikazioa,Gauza-ren ipuinak ?euskal gatazkagaraikideenetakoak? Gerra Zibilarenekinlotzen zituenean (Reno, Centerfor Basque Studies, 2012).

Milan Kunderak zioen bezala, “Bigauza ezin direnak nahastu: badago,alde batetik, giza existentziarendimentsio historikoa aztertzenduen nobela, eta, bestetik, egoerahistorikoa ilustratzen duen nobela,gizartea une jakin batean deskribatzenduena, historiografia nobelatubat alegia”. Azken hori izangolitzateke, hain zuzen ere, nobelahistorikoa.

Espainian, duela ez hainbesteraarte, esango nuke berdintsu jazotzenzela: Gerra Zibilaren gaia literatura“garaikideari” zegokiola,egungoari. Baina nobela historikoreninfiltrazioa, alor horretan, geroeta nabarmenagoa egin zen, nikesango nuke, Javier Cercasen Soldadosde Salamina lanaren argitarapenetik(2001); horren adibideizango lirateke, orobat, AlmudenaGrandesen Episodios de una guerrainterminable sail ageriki galdostarrekonobelak ere. Eta, hori, gamaliterario gutxienez “ertaineko” produktuezari naizelarik: “arruntagoen”zerrenda luzeagoa izango litzateke?cfr. Pérez Reverteren azkenaldiko Falcó saila bezalako zaborra,esaterako?.

Nago, dena den, euskal literaturanere muga hori zeharkatzen ari otegaren, Gerra Zibilaren nobelahistorikotzearenaalegia. Berriki irakurridudan lan batek eman dit horiaditzera, Maixa Zugastiren Ahotsaketa itzalak (Erein 2018). Nobelahorretan, nire ustez, iragantzathartzen da Gerra Zibila, episodioitxitzat alegia, eta, ondorioz, egileakerrazago har dezake aitzakiatzatfuntsean sentimentalismoan ardaztutakolan bat eraikitzeko, eta espainiarnobela gerrazibilista azalekoenenildoan kokatzeko.

Ildoan diot, egia delako nobelabenetan historikotzat jotzeko?hots, historiako liburuak ordezkatukolituzkeen literatura mota izateko,irakurle batzuek sinestenduten bezala, oker? anakronismogehiegitxo aurkezten dituelaAhotsak eta itzalak-ek ?dokumentaziolana bide da nobela historikoarenegileek gehien azpimarratzenduten azpigeneroaren tasunetakobat, beren lanaren autogorazarreaegitean?. Baina esango nukeate moduko bat irekitzen duela, etahorren ostean mota bertsukogehiago etorri ahal izango direla.Eta, ondorioz, euskal literaturakurrats bat gehiago emango duelabere normalizazio-estandarizazioan.Gaudeamus.