ASKO maite dut ipuina literaturagenero bezala”, dioKoldo Izagirre (Pasaia,1953) idazle eta ipuina.eusatari berriaren sortzaileak. Gure literaturaidatziaren manualetan, ipuinariez zaiola jaramon handirik egiten,poesiak tapatu izan duela, etaorain, ia salbuespenik gabe, nobelaktapatzen duela uste du pasaiarrak.Horrek eraman zuen Izagirre zokoratuaketa ahaztu samarrak daudenipuinak bildu, gaurkotu eta ipuina.eus webgune berrian jasotzera.Susaren babesa izan du horretarako;are gehiago, argitaletxeak duela17 urte martxan jarri zuen Armiarmaliteratura sarean txertatu duteproiektu berria.

“Ipuina gure literatura generorikzaharrena eta, aldi berean, modernoena”dela dio Izagirrek, sortu berriduen atariaren sarreran. Idazlearenarabera, “ahozkotasunari zor diobizia ipuinak, baina sariei etaaldizkariei esker aurkitu zuen autonomia,XX. mendean. Literaturarengarapena, baina, ez da izaten lineala,ahoz helduta ondarera jotzen dusarritan antzinako istorioak erreskatatzekoedo bertsio berriak eskaintzeko”,dio idazle pasaitarrak.

IPUINAREN ALDEKO ALDARRIA Atariberriarekin, ipuinaren aldekoaldarria ere egin nahi izan du Izagirrek,“oro har uste dena baino aberatsagoadelako” eta ikusgarritasunpremian dagoelako. “Egizu kontuipuin asko aldizkarietan argitaratuzirela, ez liburuetan. Lana eginbehar da testuetara iristeko”, dio atariarensortzaileak. Bere esanetan,webgune honekin pausu on bateman daiteke, ezkutu samarreandauden obrak eta autoreak argitaraekartzeko. Xedea, hala ere, ez daantologia bat osatzea, ezta sailkapenbat egitea ere, ipuinaren korpusminimo bat edonoren eskura jartzeabaizik, “generoak merezi duenarreta jaso dezan”, nabarmendu duIzagirrek. Azaldu duenez, testuak ezezik, taula kronologiko bat ere osatuzjoango dira Kronologia atalean,hainbat datu eta iritzirekin.

Orotara, hogeita bat testuk osatzendute Ipuinak izeneko atala. Aurrerabegira, “bi urteren buruan, ipuinarenikuspegi zabal eta sakon samarbat eskaintzea nahiko genuke”, esperodu Izagirrek. Printzipioz, lau ipuinberri txertatuko dituzte hilero.Hasierako bilduma honek XIX. etaXX. mendeko ipuinak jasotzen ditu,horietako zaharrena Bizenta Mogelekondutako Otsoa ta Bildotsadugu. Idazle azkoitiarrak1804. urtean idatzi zuen testuhau. Tartean dira, baitaere, Juan AntonioMogelen Mozoloa(1881), Piarres LaffiterenMatalas(1945), AnjelLertxundiren Sargoria(1970), XabierGereñoren Estalkizuriaren misterioa(1979) eta XabierMendigurenen Unpetit cadeau pourmadame (1986), besteakbeste. Testurikberriena, berriz,1993koa dugu: InazioMujika Iraolaren Itoak urazalera bezala. Guzti horietazgain, egile ezagunik gabeko hiruipuin ere badira bilduma honetan.

Testuen hautaketa egiterako orduankalitatea lehenetsi duela nabarmendudu Izagirrek, “perfektua ez izanarren, ipuin bat izan liteke interesgarriagaiari dagokionez, gaiaren tratamenduaz,estiloaz, egituraz, inguruabarhistorikoaz... Egile ezezagunakezagutaraztea ere ona da, ipuinlaritzatez dauzkagun idazleen ipuinakere bai”, gehitu du arduradunak. Webgune berriak badu Autoreakizeneko hirugarren atal bat; honek,baina, egileen izen-abizenak etaargazkiak baino ez ditu jasotzen,informazio xehatuagoa nahi duenakAmiarma.eus-eko LiteraturarenZubitegira jo beharko du.

Ipuina.eus atarirako sarrerarako“zelatari misteriotsu bat” aukeratudute irudi gisa: katua. Izagirrek webguneanbertan azaldu duenez,“katuaren irudiak hainbat ipuindakarzkigu akordura, Julene Azpei tiaren Poussy gaxua!, Txomin PeillenenGatu beltza (nobela laburra?ipuin luzea?), Mario OnaindiarenTxakur bizimodua (kontrastez) etaGau ipuiak liburuko portada, MikelAntzaren Amodiozko istorio bat,Inazio Mujika Iraolaren Itoak ur azalerabezala... Noski, Allan PoerenKatu Beltza ere bai. Horregatik eskatugenion Juanba Berasategiri harrapaziezagula katu ederren bat”.

Aste batzuk dira jada ataria aurkeztuzutenetik eta harrera oso ona izatenari dela aitortu du Izagirrek:“webgunea bera gardena eta dotoreadela esan digute, eta literaturairakurtzen dutenek ere ezustekoahartu dute zenbait testurekin.Oso pozik gaude, eta indartuegin gara”.