Ander Iriarte (Oiartzun, 1986) Arte ederretan lizentziatu zen UB-ren eskutik, eta fikzioaren zuzendaritzan ESCAC-en. Ikus-entzunezko errealizazioaren sorkuntzan eta iragarkien munduan egin izan du lan Bartzelonan. Fikzioaren arloan, 'Los Inocentes' filma eta 'Otsoko' eta 'Mirokutana' laburrak dauzka. Bere lanak, Donostiako Zinemaldia, New York, Sitges edota Malagako jaialdietan ikusi ahal izan dira. Dokumentalaren arloan, 'Echevarriatik_Etxeberriara' eta 'Bihar dok 13' luzeak nabarmentzen dira, baita telebistarako zuzendutako '40/24' eta '20N: El día de la impunidad' edota 'Sumud' eta 'Emarri' laburrak ere. 2018an proiektu onenaren saria irabazi zuen Donostiako Zinemaldiko Lau Haizetara koprodukzio foroan. 2021ean filmatuko du 'Krask Soinua', bere hirugarren luzea, Irusoin eta Gastibeltzarekin batera ekoiztuta.

Abesti bat:

Tote Kingen 'Gente toxika', feat Rozalen

Musika talde bat:

Los Chicos del Maiz eta Shawn James

Liburu bat:

Stan Sakairen 'Usagi Yojimbo' saga

Film bat:

'Canino' Yorgos Lanthimosena eta 2020ko film onena, 'Uncut Gems'

Telesail bat:

'Bojack Horseman'. Maisulana da

Kontzertua aretoa:

Denak€ pandemia hau bukatzean kontzertu betekada hartu behar dut. Gogoa dut zuzenean Eneritz Furyaken 'Emadan' diskoa entzuteko!