KIROLAK

Xisterako Nesken Topaketak Cabanillasera iritsiko dira

10.02.2020 | 03:49
Xisterako Nesken Topaketak Cabanillasera iritsiko dira

Xisterako Nesken Topaketak Cabanillasera iritsiko dira, eta jardunaldi bikoitza izango dute Nafarroa aldean, izan ere larunbatean 16.0etatik aurrera izango da saioa, eta igandean, berriz, 10.00etatik aurrera.

Orain dela bi aste abiatu ziren Topaketak Markina-Xemeinen, eta oraingoan beste bi saio beteko dituzte. Adin ezberdinetako neskak izango dira, eta bertaratzen diren zaleek denetik ikusi ahal izango dute, izan ere kinielak eta partidak izango baitira Cabanillaseko pilotalekuan, baina norgehiagokak bai betiko eran, eta baita jokoetara ere, aurreneko jardunaldian Markina-Xemeinen izan ziren bezalaxe.