Argentinak euskal industriaren gaineko interesa erakutsi du Tapiak herrira egindako bidaia ofizialean
Arantxa Tapia, Hego Amerikan egiten ari den bidaia ofizialean, Euskadiko industria politiken esperientzia partekatu du talde politiko guztiekin
BILBO. Industria Batzordeak antolatu du saioa. Legegintza ganberan ordezkaritza duten talde politiko guztietako ordezkariek eratzen dute batzordea, eta burua Frente Renovador alderdiko José Ignacio de Mendiguren da. Gainera, Frente Unido por una Nueva Argentina, Unión Cívica Radical, Frente para la Victoria (Kirchnerismo) eta Unidad Ciudadana alderdiek osatzen dute batzordea.
Bertaratu direnek "oso positibo" balioetsi dute Euskadin politika sendoa eta denboran iraunkorra egotea. Izan ere, Argentinaren egungo testuinguruan, Industria Batzordeak Mauricio Macriren Gobernuari industriaren aldeko apustu handiagoa eta etorkizunerako estrategia zehatza eskatu dizkio.
Argentinako Kongresuan egindako saioa ateak zabalik izan da, eta enpresa ganberetako, enpresa txiki eta ertainetako eta herrialde osoko ekoizpen sektoreetako ordezkariek parte hartu dute. Kongresura heltzean, Emilio Monzó ganberako presidenteak egin dio harrera Arantxa Tapiari.
Más en Economía
-
Navarra avanza en sectores estratégicos como el aeroespacial, electrónica, construcción industrializada y biología sintética
-
Volkswagen pide más flexibilidad para fabricar eléctricos en Navarra
-
Thomas Schäfer, CEO de la marca VW: "Pamplona está preparada"
-
La industria navarra debe readaptar sus estrategias y buscar nuevos mercados