donostia -Palestinako agintariak Espainiako Gobernuarekin harremanetan jarri dira, Jerusalemeko tranbiaren proiektuaren zati baten esleipena lortu zuen CAF euskal taldeak azkenean okupatutako lurralde palestinarra zeharkatuko duen azpiegitura horren eraikun-tzan parte hartu dezan ekiditeko.

Palestinako Agintaritza Nazionalak Espainiako agintariekin hitz egin du enpresa euskaldunaren parte hartzearen inguruan ondoeza adierazteko.

Egitasmo horretan, Hiri Santuaren erdigunea lotuko dute Jerusalem Ekialdeko koloniekin eta Zisjordania okupatuarekin, Ramalako iturri diplomatikoek EFEri azaldu diotenez.

Egoitza Beasainen duen Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles CAFek Transjerus J-Net Ltd partzuergoa osatzen du, Israelgo Saphir enpresa eraikitzailearekin batera.

Abuztuaren hasieran Jerusalemgo tren arinaren proiektuaren esleipendun izendatu zuten talde hau, 1.800 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin.

1967. urteaz geroztik ekialdeko eremua Israeldarrek okupatuta duten hiri hau etorkizunean euren estatuko hiriburutzat aldarrikatzen dute; eta, dagoeneko, hiri horretan bada 2011-az geroztik tranbia-linea bat, okupatutako ekialdeko kolonia judutarrak hiriko mendebalde israeldarrarekin lotzen dituena.

proiektu publiko pribatua Aurreikusitako proiektua Proiektu Publiko Pribatu modalitatean garatuko da, eta 27 kilometro trenbide, 53 geltoki eta hainbat depositu eraikitzea du helburu.

Lerro Gorria izeneko gaur egungo azpiegitura 6,8 kilometro luzatuko dute, eta Lerro Berde berriak 20,6 kilometroko ibilbidea izango du.

CAFen ardurakoa izango da 114 tranbia berri egitea eta gaur egun martxan dauden 46 unitateak birgaitzea.

Hala ere, egitasmoak okupatutako lurraldeetan duen eragina kontuan izanda, palestinarrak presioa eragiten ari dira euskal enpresa proiektutik bereizteko; gainera, lan horrekin aurrera jarraituz gero nazioarteko zuzenbidea urratuko duela ohartarazi nahi izan dute.

Kanpo Arazoetako ministro ohia, eta NBE-aren eta Nazioarteko Zigor Gortearen aurrean palestinar ordezkari izandako Naser al Qidwaren arabera, “enpresa multinazional asko daude kolonietan negozioak egiten; baita kanpoan ere, baina beti ere Israelgo interesen alde”; eta ezinbestekoa da boikota egitea eta horien guztien aurkako “neurriak hartzea”.

legez kanpo “Enpresa batek okupatutako lurraldean negozioak egiteko edonolako saiakerak nazioarteko eskubidea urratzen du”, salatu zuen Al Qidwa-k; eta azpimarratu nahi izan zuen, CAF-ek tranbiaren lan horiei uko egiten ez badie “oso legez kanpoko zerbait egingo duela”.

Palestinarren lidergoak aldarrikatu du “Espainiako gobernuari presioa egingo diola enpresaren asmoen aurkako neurriak har di-tzan”.

CAF-ek atzera egiten ez badu, esan zuen Al Qidwa-k, Espainiako Justiziari demanda bat aurkez dakioke, eta, azken buruan, baita nazioarteko instantziei ere.

“Harritu egin ginen konpainia hau Espainiakoa eta Euskal Herrikoa zela jakin genuenean, Palestinako herriarekiko elkartasunaren abangoardian baitaude”, adierazi zion EFEri Jamal Juma-k, Boikot, Desinbertsio eta Zehapenen mugimenduko tokiko koordinatzaileak.

Jumarentzat, tranbiaren eraikuntzarekin “okupazioaren azpiegitura itzulezina bihurtzen ari da”, eta CAF ez bada zeregin horretatik bereizten, “bere aurkako nazioarteko kanpaina zabala” abian jarriko da, lehenik eta behin Euskadiko bertako Palestinarekiko elkartasun mugimenduekin hasita.

presioa Aktibista honek azaldu zuenez, mugimendu honek Jerusalemgo tranbiari boikota egiteko Europako lehen kanpaina Bilbon hasi zen 2008an.

Garai hartan, partzuergo publiko-pribatuan bi enpresa frantses handi agertzen ziren: Alstom eta Veolia. Haiek, aurrerago eta une desberdinetan, proiektutik erretiratu egin ziren.

Jumaren arabera, Israelengandik bereizte hura “garaipen” handia izan zen palestinarren aldeko mugimenduarentzat.

Martxan jarritako presio kanpaina bortitzaren ondoren, Veoliak “20.000 milioi dolarreko” galera izan omen zuen hurrengo urteetan, Israelekin egindako tratuen ondoren bestelako egitasmorik eskuratu ezin izan zuelako. - Efe