DONEZTEBE. Euskaraz Bai Dinamikak abenduaren 1ean antolatutako gogoeta-saioan Malerrekako hainbat sektoretako ordezkariak bildu ziren. Euskararen egoeraz hausnartzea zen helburua, eta batez ere alor bakoitzean euskarak bizi duen egoera aztertzea eta konponbideak proposatzea. Horretarako galdera batzuk egin zi-tzaizkien eta jasotako erantzunen arabera, euskarak asko aurreratu du azken 10 urteetan, Donezteben batez ere, baina oraindik badago zer hobetua. Herri txikiak izanik deus egiterik ez dutela pentsatu izan dute maiz, baina denborarekin ohartu dira denak elkartuta izan dezaketen indarraz, eta denak elkarrekin bilduz gero zenbat lortu dezaketen. Hezkuntzan, esaterako, klaustroak erdaraz egin behar izan dituzte orain arte irakasle bakarra erdalduna izanagatik. Gauzak aldatzen ari dira eta euskaraz egiten hasiak dira, "eta hori ez dela errespetu faltaz jokatzea ohartu behar dute". Tokiko hedabideen garrantzia azpimarratu zuten eta finantziazioa bermatu behar dela eskatu zuten. Komunikabide hauek jarraituko badute dirulaguntzak beharrezkoak dira. Euskararen erabilera motibazio eta balore kontua ere badela ohartarazi zuten, "euskarari duen balorea eman behar diogu, askotan ahaztu egiten zaigulako gure hizkuntza balora-tzea. Eta motibazioari dagokionez, norberaren motibazioa klabea da hizkuntza bat gogoz ikasteko".

Hizkuntza-normalizazio prozesu bati ekiteko aldeko eta kontrako faktoreak ere aipatu zituzten sektore bakoitzetik. Esaterako, "euskaldun asko gara, D ereduko matrikulazioa gora doa urtetik urtera, baina aldi berean Nafarroako Gobernuak trabak besterik ez ditu jar-tzen.

Hiru taldetan banatu zituzten gogoeta-saiora etorritakoak. Alde batetik udalak, Bertizarana, Era-tsun, Ituren, Sunbillako, Urrotz eta Zubietako udal ordezkarien partehartzearekin; bertzetik hezkun-tza eta zerbitzuak, Doneztebeko San Migel Eskola, Doneztebeko Mendaur Institutuko Guraso Elkartea, Saldiasko, Beintza-Labaiengo eta Eratsungo eskola txikietako ordez-karia, Doneztebarrak Merkatari Elkartea, Bertizko Partzuergoa eta Nafarroako Rural Kutxaren partaidetzarekin eta azkenik, elkarteak eta norbanakoak, IKA euskaltegia, Erreka Kirol Elkartea, Doneztebe Futbol Taldea, Nafarroako Herri Kirol Federazioa, Burrunba Gazte Taldea, Mendi Abesbatza, Arkupeak, Kasino, Beintza-Labaiengo Iturriondo Kultur Elkartea, Sunbillako Ulibeltzak Kultur Elkartea, Koteto Ezkurra erremontista eta Fernando Etxeberria Ezkurrako euskaltzalea izan zirelarik.