goizueta - Aste buru honetan zubiz bestaldera dagoen Txino auzoko festak ospatuko dira. Ostiralean Julio Soto eta Xabier Legarreta bertsolariek emango diete hasiera festei, Zubiondo tabernako bertso saioarekin. Hitzordua 20.00etan izango da. Gauean, 22.30etan mus txapelketa jokatuko da taberna berean.
Larunbatean, goizeko 11.30 etan Umore Ona dantza taldearen emanaldia izango da. Eguerdian festei hasiera ofiziala emateko txupinazoa botako da, trikitilariekin alaituta. Dragoia ere aterako. Jarraian, Txinoko auzotarrak eta herritarrak aurrez aurre jarriko dituen oka kolas erraldoia jokatuko da. Gero, 14.30etan, bazkaria izango da, 14.30etan Goiko frontoian. Txartelak salgai daude Amaia kafetegian. Prezioa 18 eurokoa da, 15 euro ikasle eta langabetuentzako.
Ekitaldiek jarraituko dute 18.00etan Ikatzolako Edurneren bakarrizketarekin. Gazte Asanbladak prestatu duen programazioa gauean bukatuko da, Kalera eta El Adhesivo taldeen kontzertuekin. - N.M.