goizueta. Asteburu honetan ospatu dira Goizuetan Txino auzoko jaiak oso giro onean. Ostiralean Julio Soto eta Aitor Mendiluze bertsolariek festari hasiera eman zioten Zubiondo tabernan. Ondoren, mus txapelketa jokatu zen eta 17 bikotek parte hartu zuten. Juan Miel Apezetxea eta Alvaro Legarreta izan ziren txapeldunak. Larunbat goizean kross herrikoia egin zen, Unai Señoraren garaipenarekin. Gero, herri bazkarian 150 pertsona bildu ziren. Arratsaldean, gorputza mugitzeko, zumba saioa izan zen bi kutabatarrek gidatua. Gauean, kontzertua. Foto: Felix Loiarte