garagardo festa. Ostegunean hasi zuten Lazkaon aurtengo Garagardo Festa, eta atzo eman zioten amaiera. Egun hauetan ugari izan dira frontoira hurbildu direnak eta festaz gozatu dutenak. Aurten, 8 garagardo egon dira dastatzeko, eta horrez gain beste alkohol gabeko garagardo bat ere bai. Gainera, jateko aukera ere egon da eta lazkaotar ugarik aprobetxatu dute aukera hori. Gerriko Kultur Elkarteak antolatzen du urtero festa hau eta ateratako dirua Gerriko elkarteari eta Berria egunkariari laguntzeko izango da. Arg: M.A.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
