ormaiztegi - San Migel festak hainbat herritan ospatu ohi dira, eta Ormaiztegin ere jai egunak izaten dituzte. Horrela, larunbatean izango da ekitaldi nabarmenetako bat. Hain zuzen ere, XXII. mendiko bizikleta ibilaldia antolatu dute. Bi ibilbide egongo dira aukeran, bakoitzak nahi duena aukera dezan. Luzeenak 29 kilometro ditu, eta laburra egitea erabakitzen dutenek hamabi kilometroko bidea izango dute helmugara iritsi baino lehen.

Goierriko mendietan barrena egingo dute proba. Horrela, Ormaiztegi, Lierni Mutiloa eta Zeraingo mendietan zehar ibiliko dira bizikleta gainean. Izen ematea, berriz, egunean bertan izango da goizeko 8.15etatik aurrera, udaletxe aurrean. Federatuak diren txirrindulariek bost euro ordaindu beharko dute proban parte hartzeko, eta ez direnak federatuak, berriz, hamar euro. Ibilbidearen irteera goizeko 9.00etan izango da guztientzat, eta amaieran gosaria eta oparien zozketa egingo dituzte. - M.A.