Kiroldegiko ikastaroetan izena eman daiteke
Ate irekiko astea antolatu du Usabalek erabiltzaileek ekintza ezberdinak probatu ahal izateko
Tolosa - Usabal kiroldegiak ikasturte berriari indartsu ekingo dio ikastaro aukera zabalarekin eta erabiltzaile mota orori zuzendutako ordutegi eta zerbitzuekin. Ikasturtea irailaren 25ean hasi eta ekainaren 22an amaituko da.
Kiroldegiak izena emateko bi bide zabaldu ditu: bazkide direnek irailaren 4tik aurrera eman ahalko dute izena, eta bazkide ez direnek, berriz, irailaren 15etik aurrera. Bi kasuetan, izen ematea Usabalen gauzatu behar da (www.usabalkiroldegia. com web gunean edo Facebook bitartez ere bai).
Ikastaroak probatu ahal izateko ate irekiko astea antolatu da, beste behin. K-stretch ikastaroan izan ezik, gainontzekoetan ez da aurrez izena eman beharko. Irailaren 19an body pump ikastaroa izango da (9.15 / 19-30); 18an cycling (9.15 /19.30); 18an eta 20an kick boxing (19.30); 20an desafit (9.15 / 19.30); 19an acuagym (9.15 / 19.30); 19an K-Stretch (9.15 / 18.30 / 19.15) eta 21ean jumpfit (9.15 / 18.30 / 19.15) probatu ahal izango da.